Image
Image

Helduen danborradan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

Helduen danborradan (danbor eta barrilek) parte hartzeko izena emateko zerrenda Larrunarri Elkartean egongo da jarrita ekainaren 28ra arte, ondorengo ordutegian: 18:30-20:00, astelehen eta asteazkenetan.
Entseguak uztailaren 1ean hasiko dira, 21:00etan, Jakintzako patioan (Villa Eugenia). Entseguak astelehenetik ostegunera egingo dira.
Danborradan parte hartu ahal izateko, gutxieneko entsegu kopuru batera joan beharko da.

Santa Ana jaietan produktuak saltzeko postuen esleipena zabalik da

Aurtengo Santa Ana jaietan askotariko produktuak saltzeko jarriko diren postuen, puxika-postu ibiltariaren, txurro saltzaile, food truck eta barraken esleipena arautzen duen baldintza plegua eskuragarri duzue. Aurkezteko epea ekainaren 14an amaituko da, eta interesa dutenek eskaerak erregistro bidez, telematikoki edo Arreta Bulegoan egin daitezke. Beharrezkoa balitz, jasotzen diren eskaeren artean zozketa egingo da.

Pleguak

Eskaera orria

2023an jaiotako haurrei zapi urdina jarriko zaie

Ordiziako Udalak beste urtebetez  ere ongietorria emango die 2023an jaio diren haurrei. “Ekimen berezi honen bidez Ordiziako komunitatera batu zaizkigun haurrei ongi etorria emango diegu. 2023an jaiotako haurrak eta haien familiak Plaza Nagusian elkartuko gara uztailaren 20an, eta Ordiziako ikur den zapi urdina jarriko zaie lepoan. Ekintza sinbolikoa bada ere, badakigu ilusio handia egiten duela”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak. Hala ere, alkateak nabarmendu du jakitun direla iaz jaiotako haurren familia guztiak ezingo direla ekitaldira bertaratu, baina horientzako ere gonbidapena zabaldu du: “nahiz eta atzerrian bizi, familiek aukera izango dute haurrari zapi urdina jartzeko”.

Beraz, ordiziarra zara, atzerrian bizi zara eta 2023an jaiotako haurra duzu? Aurtengo Santa Ana jaietan haur jaioberriei Ordiziako komunitatera ongi etorria emateko zapi banaketa egingo dugu. Zure haurrarentzat zapia nahi baduzu, jarri harremanetan eta bidali informazio hau Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera: haurraren izen abizenak, jaioteguna eta helbidea. Modu horretan, ekitaldira ezin baduzue bertaratu zapi urdina bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.

Ordizian bizi zaretenoi ekintzarako gonbidapena aurrerago bidaliko zaizue zuen etxebizitzetara.

2024ko Santa Ana jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa abian jarri da

Ordiziako Udalak beste behin Santa Ana jaiak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du. Jaiak iragartzeko kartelaz gain, etxebizitza guztietara banatuko diren programen azala ere izango da. Aurten berrikuntza bat ere izango da, haurrentzako kategoria bat jarriko baita martxan, eta aukeratzen den irudia programan txertatuta egongo da.

Jarraian dituzue lehiaketa arautzen duten oinarriak:

  • Gaia eta kartelaren testua. Kartelaren irudiak Ordiziako Santa Ana jaiekin zerikusia izango du. “SANTA ANA JAIAK 2024 /ORDIZIA”, hori izango da kartel guztietan, ongi nabarmendurik, azalduko den testua. Era berean, Ordiziako logotipoa konposizioan integratuta eramango du (goian azaltzen dena). Edukiari eta ideiari dagokienez, ez dute pertsonen aurkako edozein eratako errespetu falta erakusten duten jarrerarik aurkeztuko. Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
  • Partaidetza: nahi duen pertsona orok parte har dezake. Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte, gehienez. Obra horiek, ideia nahiz edukiari dagokionez, originalak izan beharko dute derrigor, eta jendaurrean aurkezteko modukoak. Plagio edo kopia susmorik sortuko balitz, epaile taldeak erabakiko luke proposamena onartu ala baztertu, eta erabakia apelaezina izango da. Bi kategoria banatuko dira: 18 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak. Lehen kategoriako irabazlearena izango da 2024ko Santa Ana jaietako programaren azala, eta bigarren kategoriako irabazlearen irudia, berriz, programa barruan joango da txertatuta.
  • Tamaina. Kartelek 60 zm-ko altuera eta 42 zmko zabalera izango dute, diseinua neurri horietan edo neurri horien proportzioan aurkeztu beharko da.
  • Kolorea eta teknika. Derrigorrez lanaren bertsio digitala (JPG formatuan- erresoluzio onarekin) aurkeztu beharko dute, nahiz eta bertsio fisikoan aurkezteko aukera ere izan. Lanetan egilea nor den adieraz dezakeen inolako daturik agertu gabe aurkeztuko dira. Lanarekin batera, testu fitxategi batean edo gutunazal batean hartzailearen datu pertsonalak eta NAN dokumentuaren kopia atxikita egon beharko da.
  • Aurkezteko eguna: kartelak aurkezteko azken eguna ekainaren 24a izango da, 12:00etan.
  • Lanak aurkezteko bideak hauek dira:
  • Bertsio digitalean: Posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidali edo Udaleko Harrera Bulegoan (Udaletxean aurkeztu CD batean).
  • Bertsio fisikoan: Udaleko Harrera Bulegoan, 08:00-13:30 ordutegian.
  • Saria: 500 euroko saria izango da lehen kategoriako irabazlearentzat, eta sari honi dagokion atxikipena edo erretentzioa egingo Horrez gain, 100 euroko saria ere emango da, bonoetan gastatu ahal izateko, bigarren kategoriako irabazlearentzat.

Epaimahaiaren iritziz, baldin eta aurkeztutako lanen artean saria jasotzeko adina kalitate duenik ez badago, lehiaketa huts deklaratu ahal izango du. Hala balitz, epaimahaiak kartela edozein artista edo inprentari zuzenean enkargatzeko aukera izango du.

Kartela ondo inprimatzeko teknika aldetik tonalitate aldaketaren bat edo beste beharko balu, akats ortografikoak edo, aldaketak agindu ahal izango lituzke epaimahaiak, aldez aurretik egileari galdetuta eta bere adostasunarekin.

  • Epaimahaia honako hauek   osatuko   dute:   Ordiziako   Udaleko komunikazio eta parte hartze zinegotzia, kultura zinegotzia, berdintasun   eta   aniztasun   zinegotzia; kultura eta berdintasun teknikariak eta Altarte elkarteko kide
  • Saritutako kartela eta beronen era guztietako erreprodukzio eskubideak Ordiziako Udalaren jabetzapean geratuko Horiek egoki deritzon publizitate lanetan ere erabili ahal izango ditu. Kasu horietan, autoreek ez dute inolako erreklamaziorik egiteko eskubiderik, ez eta jadanik eskuratutako sariaren zenbatekoaz gain beste diru kopururik jasotzeko ere. Gainera, saritutako lanak eduki ditzakeen jabetza intelektualaren gaineko eskubide guztiak Ordiziako Udalari emandakotzat joko dira, inolako kontraprestaziorik gabe.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image