Image
Image

Oianguko txiringitoa kontratatzeko prozesua zabalik

Ordiziako Udalak abian jarri du Oianguko txiringitoa kontratatzeko zerbitzua. Proposamenak datorren ostegunera arte, hilak 18, aurkeztu ahalko dira, Udalaren Erregistro Elektronikoan aurkeztu ahal izango dira epe barruan edozein unetan, Udaletxeko Erregistro Orokorrean (Herritarrentzako Arreta bulegoa), 9:00tatik 13:00etara, eta arratsaldez Udaltzaingoan, gaueko 21:00ak arte. 

Hemen xehetasunak:

Kontratazioa zuzena izango da, uztailetik irailera bitartean (3 hilabetez) udako zerbitzua eskaini ahal izateko.  

Proposamenak gutun-azalean aurkeztuko dira “Oiangu parkeko udako taberna txikia edo Txiringitoa kudeatzeko zerbitzua” izenburupean. Eskatzaileak bere identifikazio datuak adierazi behar ditu bertan, baita administrazioa berarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa eta mugikor zenbakia ere.

Udalak jarduteko gaitasuna daukaten eta kontratatzeko debekurik ez duten pertsona naturalekin zein pertsona juridikoekin kontratatu ahal izango du.

Kontratu hartzaileak ez du inolako zorrik izango Ordiziako Udalarekin. Era berean, kontratu hartzailea egunean izango da Gipuzkoako Foru Ogasunarekiko betebeharrei dagokienez eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei dagokienez.

Zerbitzuaren esleipenerako balorazio irizpenak eta puntuaketa:

1.- Memoria proiektua: 80 puntu. Bertan zerbitzuaren kudeaketarako dauden baliabide pertsonalak eta kudeaketa plana zehaztuko dira. Memoria proiektua gehienez 5 orritan egingo da, orriak DIN A4koak izango direla, eta bi aldeetatik. 

80 puntuak honela banatuko dira:

 - Eskaintzaren aniztasuna: 15 puntu. (pintxoak, razioak, ogitartekoak, plater konbinatuak, menuak, menu bereziak…)  

- Produktuen jatorria: 5 puntu. (km0 produktuak, inguruko ekoizleen produktuak, produktu ekologikoak.)

- Tabernako bezeroei emango zaizkien prestazioak: 20 puntu. (eramateko erraztasuna, terraza zerbitzua….) 

- Parkera bezeroak erakartzeko proposatzen diren ekintzak: 20 puntu. (Haurrentzako atrakzioak, pintxo-potea, gaikako afariak, zinema, kontzertuak …) 

- Udalerriko langileak izatea: 10 puntu gehienez. 2 puntu emango da Ordizian erroldatutako pertsona bakoitzeko.

- Hondakinen kudeaketa jasangarria: 10 puntu gehienez. Hondakinen kudeaketa plangintza baloratuko da.

2.- Ostalaritza eskoletan lortutako ezagutza: 20 puntu. Arlo horretako goi mailako ikasketak dituela egiaztatzen duenari 20 puntu emango zaizkio eta erdi mailako ikasketak dituenari 10 puntu emango zaizkio. Esleipenduna Enpresarien Elkartea izango balitz, bera osatzen duten pertsonen ikasketak batuko dira, gehienezko 20 puntuak lortu arte.

3.- Kanona. Hileko 500 euroko kanona ezarriko da zerbitzua garatzeko. 

Edozein zalantza izanez gero jarri harremanetan Udaleko Idazkaritza Sailarekin helbide elektroniko honen bidez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo deitu telefono zenbaki honetara: 943 80 56 36

Udaleku irekiak egingo dira

Ordizian Udaleku irekiak egingo dira aurten. Hemen duzue informazio guztia:

- Norentzat? 2009 eta 2015 urte bitartean jaiotako haurrentzat

- Noiz? Uztailaren 6tik 24ra

- Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara

* COVID-19 dela eta, segurtasun neurriak hartuko dira. Euskara Zerbitzuko webgunean kontsultatu: Euskara Zerbitzua

Prezioa

- Arrunta: 63 euro.

- Anai-arreba gehiago matrikulatuta: 54 euro, bigarrenetik aurrera.

- RGI edota bestelako gizarte laguntzak jasotzen dituztenak: 18 euro.

Aurretiko izen ematea

- Aurrez aurre: ekainaren 16tik 19ra. Internet bidez: ekainaren 17tik 21era. 

- Plaza mugatuak egongo dira.

- Plaza lortzeko lehentasuna izango dute: 

      1) Egoera zaurgarrian dauden familiek (izena ematean aurkeztu beharko da DBEaren edo bestelako laguntzen ziurtagiria).

      2) Guraso bakarreko familiek (familia liburua eta laneko zirutagiria ordutegiarekin aurkeztu beharko dute)

      3) Bi gurasoak edo tutoreak lanean dituzten familiek (familia liburua eta laneko zirutagiria ordutegiarekin aurkeztu beharko dute).

Plaza lortu dutenen behin betiko zerrenda ekainaren 24an argitaratuko da. 

Informazio gehiago: 943 80 56 22 / 943 80 56 34 edo www.ordizia-euskaraz.eus

Eskaerak izapidetzeko

a) Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuko web orrian: http://www.ordizia-euskaraz.eus/

b) Aurretiko izen-emate fitxa bete eta Ordiziako Udaleko arreta bulegoan entregatu (9:00-13:00).

2020/06/04 Osoko Bilkura

Youtuben dago igota 2020ko ekainaren 4ean egindako Plenoa. Ikusi hemen

Furgobaratza, ekainaren 15ean

Ordizian Furgobaratza ekainaren 15ean izango da,  arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

Bertan lursailetarako aholku teknikoak eskuratzeko eta landare eta plantel ekologikoa erosteko aukera izango da eta ekaineko bistan, gaixotasun eta izurrien kontrako aholku ekologikoak zabalduko dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image