Image
Image

HILABETE HONETAKO OSOKO BILKURA AURRERATU EGIN DA

Ostegun honetan, hilaren 19an, 19:00etan egingo du udal korporazioak uztaileko Osoko bilkura. Honakoa da gai zerrenda:

1.- 2018ko ekainaren 28an egindako Osoko Bilkurako akta onartzea.

2.- 2018ko uztailaren 5ean egindako Ezohiko Osoko Bilkurako akta onartzea.

3.- Kontu-hartzaileak uztaileko kontratuen gainean egindako ingerak.

4.- 2017ko Kontu Orokorraren onarpena.

5.- Filipinak kalea 6 zenbakian dagoen orubea eta eraikina besterentzeko klausula ekonomiko-administratiboen onarpena.

6.- Kontratazio-mahai iraunkorraren eraketa.

7.- Galderak eta eskaerak.

DANBORRADA UDALETXETIK IKUSTEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Uztailaren 18rako eman eta 19an zozketa egingo da

Aurreko bi urtetan bezala, Ordiziako Udalak udaletxeko areto nagusiko balkoitik uztailaren 24ko danborrada ikusteko aukera emango die herritarrei.  Balkoian egoteko interesa dutenek eskaera egin behar dute udaletxeko herritarren arreta bulegoan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30etara) edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia emanez. Ordizian erroldatua egotea derrigorrezkoa da. Lekua mugatua denez, izena ematen dutenen artean zozketa egingo da eta aukeratua izango duen pertsona bakoitzak balkoira lagun bat eraman ahalko du. Eskaera epea 18an amaituko da eta 19an egingo da zozketa.

KOADRILA BILERA ASTELEHENEAN, UZTAILAREN 2AN

Berrikuntzen artean, danborradako konpainia berria

Udaleko Jai batzordeak bilera baterako deia egin die herriko kuadrilei Santa Ana jaiei begirako hainbat gaiei buruz hitz egiteko. Bilera datorren astelehenean izango da, 19:00etan, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Honako gaiak tratatuko dira: danborradako konpainia berria, 25eko gaupasa eta goizaldeko danborrada (matutina), Kuadrilen eguna eta festetako programa. Bileran hartuko diren erabakien garrantzia ikusita, dei berezia egiten zaie kuadrillen ordezkariei bileran parte hartzeko.

GOBERNU TALDEAK ORAIN ARTE EGINDAKO AHALEGINAREN BERRI EMAN ETA AKORDIOA BERRETSI DU

Azken hiru urteetan zailtasunek eragindako desadostasunak gainditu dituztela nabarmendu dute agintariek

Legealdia bukatzeko urtebetera, Ordiziako gobernu taldea osatzen duten alderdiek, EAJ/PNV eta PSE-EEk, udal agintean egin dituzten azken hiru urteen balantzea egin dute. Orain arte bizi izandakoa ‘oso bizia’ eta ‘zaila’ izan dela esan dute, baina bien arteko akordioa ‘Ordiziarentzat positiboa eta onuragarria’ dela diote. Horregatik euren akordio konpromisoa berretsi dute legealdia bukatu arte.

Jose Miguel Santamaria eta Iñaki Dubreuilek, bi alderdien bozeramaleek, ‘desadostasunak bizi, sufritu eta gainditu’ dituztela onartu dute. Egoerari aurre egin diote Ordiziarentzat eta ordiziarrentzat akordioa ‘ona’ delakoan. Legealdia definitzerakoan, ‘zaila’ izaten ari dela esan dute, hilabeteak ‘ezinean’ igaroz oposizioak ‘aurrekontuak urte batean ez dituenean onartzen berak nahi duena egiten ez delako, eta hurrengoan onartzen dituenean nahiz eta berak nahi duena ez egin’.

Hala eta guztiz, hobekuntzak egin dira eta egiten ari dira, ‘begi-bistan daudenak batzuk edo etorkizunean ikusiko direnak beste hainbat’, adierazi dute. Eta euren arteko akordioa berretsi dute, proiektu ugari barneratzen dituzten hamar ardatzen inguruan: parte-hartzea, gizarte zerbitzuak, gaztedia, enplegua, osasuna, hirigintza-etxebizitzak-zerbitzuak, mugikortasuna, kultura, kirola eta ingurumena.

Betetako konpromisoak

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image