Image
Image

OSTEGUNEAN, OSOKO OHIKO BILKURA EGINGO DA

Ostegun honetan ohiko Osoko bilkura izango da udaletxeko Batzar aretoan 19:00etan.

Gai zerrenda honakoa izango da:

1.       2017ko martxoaren 9an egindako ohiko osoko bilkurako akta onartzea.

2.       Martxoko Alkatetza Dekretuen berri ematea.

3.       Kale-salmenta eta asteroko azoka arautzen duen ordenantzaren behin-behineko onarpena

4.       Euskara sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea

5.       Kultura sustatzen diharduten elkarteei diru-laguntza izendunak esleitzea

6.       Herri Antzokia eta San Jose Egoitzako 2016ko Aurrekontuen likidazioen berri ematea

7.       Kontratuen inguruan kontu-hartzailearen  1/2017 ingeraren berri ematea (...)

ASTEAN EGINDAKO PINTAKETAK GAITZETSI DITU ORDIZIAKO UDALAK

Horrelako ekintzek egungo gizartean lekurik ez dutela adierazi du, herritar ororen arteko elkarbizitza oztopatzen dutelako eta bizikidetza eta bake bidea eraikitzearekin bat ez datozelako

Asteburu honetan Ordiziako kaleetan agertutako pintaketen harira, Udaletik guztiak gaitzetsi dituzte eta adierazi dute horrelako ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean elkarbizitza oztopatzen dutelako.

 “Garai berriek jarrera berriak eskatzen dituzte; pintaketa eta hiri-altzarien aurkako erasoak atzean utzi genituela uste genuen,  baina zoritxarrez, horrelako ekintzekin, aurrera pausoak eman ordez, denboraren makinan sartu eta beste garai batzuetara itzultzen ari garela dirudi. Asteburu honetako ekintza eta jokabideak atzean uzteko garaia dugu elkarbizitza oztopatzen dutelako, eremu publikoan egindako pintaketek herritar guztiengan baitute eragina” adierazi dute udal ordezkariek. 

Hori dela eta, herria guztiona dela gogorarazi du Udalak eta beharrezkoa dela guztionak diren eremu publiko eta pribatuak, hiri-altzariak zein herri ondarea zaintzea eta errespetatzea, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko.

“Jakina da herri batean askotariko iritzi eta pentsamoldeak daudela eta zentzu horretan, elkarbizitza eta bizikidetzarekin batera, errespetuak izan beharko luke ukaezineko oinarri eta printzipioa” adierazi dute udal ordezkariek.

Horren harira, beraz, etorkizunera begira eraiki nahi dugun herri ereduaren inguruan hausnarketa egitera deitu du Udalak eta beste behin errespetua eskatu du guztiona dena zaindu eta babesteko.

'BESARKADA SOLIDARIOEN' ZAINTZA ABIAN

Bakarrik dabiltzan herritar helduak dira biktima gehienak

Ordiziako Udaltzaingoa zaintza berezia egiten ari da ‘besarkada solidarioa’ izeneko lapurreta mota dela-eta. Eguraldiak hobera egitearekin, herritarrek kalean denbora gehiago egiten dute eta ugaritu egiten dira lapurreta kasuak, edo saiakerak. Iaz gertatu ziren eta aurten saiakeraren bat izanda dagoeneko.

Udaltzaingoak motorrean egiten du jarraipena, oinezko guneetan, udalerriko leku desberdinetan. Oinezkoei, batez ere pertsona helduei bakarrik doazenean, zuzentzen zaie lapurrak eta gertu izaten dute autoa ahalik eta azkarren alde egiteko. Adi ibiltzeko deia egiten da eta norbait gerturatuz gero edo lapurreta izanez gero, jakina, jakitera emateko eskatzen da.

HERRI ANTZOKIAK ZUZENDARITZA TALDEAN PARTE HARTZEKO DEIA LUZATU DU

Maiatzaren 1erako eman behar da izena

Ordiziako Herri Antzokia udal erakundeak zuzendaritza taldea eratu behar du. Udal arduradunez gain, bi herritarrien ordezkaritza izango du. Taldea erakundearen erabakiak hartzeaz eta kudeaketaz arduratuko da. Herritar gisa parte hartu nahi duenak izena eman behar du maiatzaren 1erako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. korreora idatzita edo antzokiko lehiatilan adierazita. Izena emandakoak bi baino gehiago balira, zozketa egingo da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image