Image
Image

2018KO KIROLARI ONENEK ORDIZIAKO AITORTZA JASOKO DUTE OSTIRALEAN

Asier de la Iglesia saskibaloi jokalariak sari berezia eramango du

Datorren ostiralean, uztailaren 20ean, bi urtez behin ematen diren Ordizia Kirol Sariak banatuko dira. Barrena kultur etxean izango da ekitaldia, 19:00etan. Aurtengoa VI. edizioa izango da.  Maiatzean zehar proposamenak egiteko epea zabaldu zen.  Proposamen guztiak Kirol Aholkularitza batzordean aztertu ziren eta baloratu ondoren erabaki ziren sariak hartuko dituztenen izenak.

Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga Kiroletako zinegotziak eta Kike Mokoroa teknikariak prentsa aurrean eman dituzte aldez aurretik ezagutzera sarituen izenak. Ordizian kirolak duen osasun ona gogoratu dute. Oraintxe bertan, 1.300 kirolari federatu eta 17 kirol mota daude udalerrian. Horiez gain, federatu gabe kirola egiten dutenak eta eskola kirolean dabiltzan gaztetxoak batu behar dira, ehunka hauek denak ere.

Kirolarien eta kirol azpiegituren alde egiteko erakundeen apustua ere dago. Asko dira baita euren denbora eta izerdia eskaintzen duten boluntarioak ere eta dirua edo nolabaiteko laguntza ematen duten erakunde eta enpresak asko dira eta kontutan hartu behar dira. ‘Eskertzekoa da hauen ekarpena, derrigorrezkoa kirolariek eta klubak aurrera egiteko, neurri apalean gozatuz nahiz goiko mailan lehiatuz’, esan dute udal ordezkariek.

NAZIOARTEKO GOI MAILAKO ATLETAK ORDIZIAN LARUNBATEAN

Peñaren oroimenez sortu zen meetinga kirolaren mapan jarrriko du Ordizia beste behin

Datorren larunbatean, uztailaren 7an, IV. Ordizia Sari Nagusia -Jose Antonio Peñaren meeting-a hartuko du Altamira estadioak, Txindoki  Grupo Jaso Atletismo Taldeak antolatuta. Denboraldi honetako Euskal Herri mailako atletismo meeting-ik garrantzitsuena izango da ziurrenik. Egoitz Goitizuetak,  Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkateak, Goizane Álvarez GFAko Kirol zuzendariak, Eneko Agirrezabalel eta Aitor Aldasoro Beasaingo alkateak aurkeztu dute ekitaldia Donostian.

José Antonio Peñaren oroimenez

Kirolari eta bereziki atletismoari lotuta baino ezin da ulertu Jose Antonio Peña Lizarragaren figura. Ordiziarra jaiotzez, pisu-jaurtiketan Espainiako Txapeldun izatea lortu zuen gaztetan, eta garaiko Villafranca UD-ren saskibaloi taldean ere jokatu zuen.

MAJORI BERRITZEN HASTEKO HITZARMENA SINATU DUTE ALDUNDIAK ETA UDALAK

Proiektu globala herritarren parte-hartzetik sortu da: kiroldegiko langileek, kirolariek, erabiltzaileek eta, oro har, ordiziarren egindako ekarpenetatik

Kultura eta Kirol arloko ahaldun Denis Itxasok eta Ordiziako alkate Jose Miguel Santamariak Majori kirol-eremua berritzeko aurrerapausoak ematea ahalbidetuko duen hitzarmena sinatu dute.Akordio horren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiak aurten 395.000 euroko ekarpena egingo dio Ordiziari.Udaletxean akordioa sinatuta, Itxaso eta Santamaria, eta horiekin batera kirol-zuzendari Goizane Alvarez eta kultura-zuzendari Maria Jose Telleria eta Bittor Bolinaga kirol zinegotzia kirol-eremura joan dira, birmoldatu beharreko eremua ikuskatzeko. Sevillako 1268ko Hiri-gutunaren inguruan antolatu diren 750.urtemugako ospakizunei buruz ere hitz egin da bisita honetan

Udalburuak gogora ekarri du azken bi urteotan urratsak eman direla Ordiziako kirol-azpiegiturak berritzeko eta berrantolatzeko premiak identifikatzen eta premia horiek betetzen.'2016an kronograma bat landu genuen Majoriko kudeatzailetzarekin batera, oro har epeak ezartzeko eta herritarren parte-hartzea zehazteko.Lehenengo bilerak kiroldegian lan egiten duten pertsonekin egin genituen, 2016ko urrian'; halaxe gogorarazi du alkateak.Hurrengo hilabetean herritar guztiei zabaldu zitzaien parte hartzeko aukera; horretarako, online inkesta bat egin zen, eta elkarrizketa-txanda bat egin zen erabiltzaileekin, abonatuekin eta kirol-klubekin.

IGERILARI ONENAK LEHIATUKO DIRA GABONETAKO TXAPELKETAN ORDIZIAN

Majorin jokatuko da txapelketaren XXXV. edizioa abenduaren 29an

Astebete geratzen da Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketarako, eta dagoeneko aurreratu daiteke beste urte batez elite mailako igerilaririk onenak lehiatuko direla Ordizian. Majori kiroldegian izango da txapelketa, abenduaren 29an, ostirala. LEN (Ligue Européene de Natation) egutegiaren barruko txapelketa da Ordizia Igeriketa taldeak antolatzen duena.

Izaskun Insausti Ordizia Igeriketa taldeko kideak aurreratu duenez, “Jessica Val Europako txapeldun berria Ordizian izango da datorren astean, eta kataluniarrarekin batera izango dira, esaterako, Tjasa Vozel esloveniarra, Francesca Fangio, Veronica Neri eta Sara Morotti italiarrak, Lidon Muñoz valentziarra eta Duane da Rocha malagarra. Gizonezkoetan, berriz, Konrad Zcerniak poloniarra, Mislav Sever kroaziarra, Caba Siladji serbiarra, Florian Coiffard frantziarra, Martin Melconian uruguaiarra, Claudio Fossi italiarra eta Mario Navea izango dira Ordizian egongo direnetako batzuk”.
Euskal Herriko selekzioko eta Madrilgo federazioko igerilariak eta CN Sant Andreu, Gredos, zein txapelketara itzuliko diren CN Barcelona eta Santa Olaya taldeetako igerilarien erakustaldiez gozatzeko aukera egongo da Majoriko lehian.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image