Image
Image

UDAKO KIROL ESKAINTZA BERRIKUNTZEKIN DATOR MAJORIRA

Kanpoko igerilekua ekainaren 10ean zabalduko da eta ikastaroak 26an hasiko dira

Ordiziako Majori kiroldegiko udako kanpainako ikastaroetan parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago eta berrikuntzekin dator. Datorren ekainaren 26an hasiko dira UDAko ekintzak. Izena emateko aukera ekainaren 18ra arte dago zabalik. Kanpoko igerileku gunea, ordea, 10ean –larunbatean- zabalduko da.

Berrikuntzak batez ere gazteei zuzendutako jardueretan antolatu dira.  OKE Triatloi taldearekin elkarlanean aurkeztutako ikastaro berria da horietako bat: MAJORI TRI, hain zuzen. Triatloian hasteko da eta, egunero, astelehenetik ostiralera izango da 11:00etatik 12:00etara. Triatloiak hiru kirol mota lantzen ditu: korrika, txirrindularitza eta igeriketa. Bigarren berrikuntza entrenamendu funtzionalaren alderdia jorratzen duen GAZTE  FIT jarduera da. Asteartetan eta ostegunetan izango da, 12:00etatik 13:00etara. Era berean, neguan ere eman den GAZTE FORMAN aukerak kirol anitzak landuko ditu udan ere, asteartetan eta ostegunetan 11:00etaik 12:00etara. Horietaz gain, betiko aukera zabala dago programatuta.

Dena dela, kanpoko igerilekuak aurretik irekiko dira. Ekainaren 10erako dago aurreikusita irekiera. Aurten igerileku txikian segurtasuna hobetzeko neurriak hartu dira. Hala, portzelanazko zorua izango du igerileku honek. Tabernako terrazan ere aldaketak  egin dira zerbitzua hobetzeko.

Informazio gehiago: 943805880;  www.majori-kiroldegia.eus; https://www.facebook.com/majorikiroldegia                                                                                                                                                                                                                  

ORDIZIAKO MAJORI KIROLDEGIAK HERRITARREN PARTAIDETZAREKIN DISEINATUKO DU BERE ETORKIZUNA

Interesdunek iritzia emango dute kiroldegian bertan, internet bidez edota Kirol Azpiegituren Mahaian parte hatzeko izena emanda

Ordiziako Udalak Majori kiroldegiaren etorkizuna definitzeko prozesu bat jarriko du martxan.  Jose Miguel Santamaria alkateak, Bittor Bolinaga kiroletako zinegotziak eta Odilo Rivela gerenteak herritarren laguntza eskatu dute ikuspuntu edo iritzi desberdinen berri izateko.  Ekarpenak jaso ondoren ahalik eta pertsona gehienen beharrak asetzen saiatuko dira (...)

TXIRRINDULARITZAREN FESTA IGANDE HONETAN ORDIZIAN IZANGO DA

Lejarretaren omenez egingo den erlojupekoak 335 txirrindulari elkartuko ditu

Chapel Gorri elkarteak Marino Lejarretaren II klasikoa antolatu du, iazko edizioaren arrakasta itzela ikusita. Igande honetan izango da, Ordiziako Udalak lagunduta. Izena eman duten parte hartzaileak bikoiztu baino gehiago egin dira, 335 aurten eta 145 iaz, eta hiru izango dira pertsona omenduak: Neil Stephens txirrindularia, Arritxu Iribar kazetaria eta Cafes Baque etxea. Lasterketa igandean 10:00etan hasiko da.

Etapa prologoa larunbatean egingo da. Solasaldi bat eta kontzertuak antolatu dira. Solasaldia Barrena kultur etxean izango da, 18:00etan, eta Neil Stephens, Abraham Olano eta Marino Lejarretan izango dira bertan. Kontzertuak izango dira ondoren, 19:30tan hasita Plaza Nagusian. Twin Melody, herriko bikoteak emango dio hasiera eta segidan arituko da Serafín Zubiri kantari nafarra Hondarribiko bandarekin. Zubirik bere burua eskaini zuen parte hartzeko.

FRANCISCO TORRES, AMAIA ERBINA, DORLETA ARMENDARIZ ETA URPEKOKO ERRELEBOKO TALDEAK SARITU DIRA

Aitortza Gervasio Clementek, Gotzon Auzmendik, Hotel Castillok eta Grupo Jasok jaso dute

Ordiziako kirolari hoberenak eta babesleak sarituko ziren aurreko ostiralean. Hau da, kirolariak izan duten ibilbideagatik; azken urtean gailendu diren elkarteak; horiez gain, esker onez, bizi osoko dedikazio eta bokazioagatik laguntzaileak, antolatzaileak eta babesleak izan dira omenduak. Ordiziako Udalaren asmoa ekimen hau berreskuratzea izanda eta sarituen aukeraketa egiteko prozesua jarri zuen martxan duela aste batzuk. 2012an antolatu zen azkeneko aldiz eta bi urtean behin egingo da. Izan ere, herrian kirol mugimendua apartekoa da eta merezi du egiten den lana aitortzea.

Kirol batzordeak jaso ditu kirol elkarteen proposamenak eta hauek aztertu ondoren, honakoak dira aitortza jasoko dutenak Barrenan ospatutako ekitaldian:

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image