HAINBAT KIROL TXAPELKETAREN FINALAK ETA FINALERDIAK SANTA ANA JAIEN ATARIAN
Futbol, pala, esku-pilota, saskibaloia eta pala motzeko azken partidak jokatuko dira larunbatean hasita
Gero eta gutxiago falta da Santa Ana jaiak hasteko, eta horren adierazle dira datozen egunetan jokatuko diren kirol txapelketen finalak. Jokatzen lehena Kuadrilla arteko 35. Futbol Txapelketaren finala izango da. Larunbat goizean jokatuko da, Altamirako anexoan. Asteartean Xabi Aiestaranen oroimenezko finalaurrekoak jokatuko dira; asteazkenean Esku-pilota txapelketa herrikoiaren finala; eta ostegunean, saskibaloi txapelketaren finala eta Ordizia Hiria pala motzeko txapelketaren finalerdiak.