Image
Image

CLAUDIO CHIAPUCCI GAINTZAKO IGOERAN

2014-03-29 chiapucci Gaur eguerdian Gaintzako aldapan ezagutzen izan da italiarra, eta igoera gogorra dela adierazi du

Euskal Herriko Itzuliko lehen etapan bi aldiz igoko den Gaintzako aldapa ezagutzen izan da Claudio Chiapucci txirrindulari ohi italiarra. Malda gogorrak dituela nabarmendu du, eta txirrindulariei gogorra egingo zaiela, atsedenerako tarte gutxi duelako. Arratsaldean, berriz, Marino Lejarreta eta Txomin Perurenarekin batera Ordiziako Herri Antzokian izan da jendeak egindako galderei erantzuten.

MAHAI-INGURUA LARUNBATEAN PERURENA, CHIAPUCCI ETA LEJARRETAREKIN

2014-03-26 chiapucci Ordiziako Herri Antzokian izango da saioa, 17:00etan hasita, eta haien kirol bizitzaz hitz egingo dute, besteak beste

 Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren 54. edizioa Ordizian hasiko dela eta, Ordiziako Udalak eta Chapel-Gorri elkarteak mahainguru bat antolatu dute Txomin Perurena, Claudio Chiapucci eta Marino Lejarreta txirrindulari ohiekin. Martxoaren 29an izango da, Ordiziako Herri Antzokian, 17:00etan. Perurenak, esaterako, orain 40 urte Ordizian hasi zen Euskal Herriko Itzulian parte hartu zuen, eta orduko hartan,  lau etapa irabazi zituen.

ITZULIAN BOLUNTARIO MODUAN LAN EGITEKO DEIA

2014-03-24 itzulia Datorren ostegunean, hilak 27, bilera bat egingo da Barrenan, 19:00etan

Euskal Herriko itzuliko lehen etapa eta bigarrenaren irteera antolatzen ari den batzordeak, boluntario moduan lan egin nahi duten ordiziar eta goierritar guztiei deia egiten die ostegunean, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian egingo den bilerara. Itzuliari buruzko informazio guztia: www.itzulia.net

‘GOIERRIKO 7 ORDUAK’. ARGAZKI GALERIA

2014-03-23 7orduak Kirol ekitaldia bikain atera da, eta negu giroari aurre eginez, jende ugari inguratu da Ordiziara ikuskizunaz gozatzera

Zazpi orduan kirola etenik gabe, jendea pilotalekutik sartu-irtenean, bikaina izan da atzo Ordizian egin zen 'Goierriko 7 Orduak' kirol ekitaldia. Eguraldiak lagundu ez bazuen ere, jende asko inguratu zen ikuskizun honekin gozatzera, zenbait unetan frontoia txiki utziaz. Ikusleak jator, kirolari eta parte-hartzaileak gogotsu, eta antolaketa primerakoa. Kontuan hartzekoa Emaneurre taldeak egindako lana. Gogoan hartzekoa 2014ko martxoaren 22a.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image