Image
Image

Boxeo gaua ospatuko da ostiralean Beti Alai pilotalekuan

Boxeo jaialdia izango dugu uztailaren 22an, ostirala, Beti Alai pilotalekuan. 22:30ean hasiko dira norgehiagokak eta besteak beste honakoak izango ditugu: Mendoza VS Alejandro Torres, TETEF VS Luis Niño, Ander Bricio ordiziarra VS Kevin Edrosa, eta Dorleta Zubeldia VS Jessica Brunet.
Zortzi borrokaldi izango dira: 2 profesional eta 6 amateur mailan.

Sarrerak Amonanen salgai daude eta frontoian bertan ostiralean erosi ahalko dira.

°Egunean bertan 19:00etatik 20:15ak arte boxeo erakusketa egingo da Beti Alai pilotalekuan.

Ordiziako Klasikaren 99 edizioa, astelehenean

Ordiziako Klasikaren 99. edizioa ospatuko dugu datorren astelehenean, uztailaren 25ean. Goizeko 10:00etan hasiko da lasterketa, eta zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Aurtengoan, herrialde desberdinetako 37 taldek parte hartuko dute. 

 

Gure txapeldunak!

Gure txapeldunak! Hemen dituzue egun hauetako irudi batzuk.

Ez zen ametsa osorik beteko, baina etorkizunean ziur hala izango dela. Ordizia harro dago zuetaz! Bultz Ordizi!

Azatxo topaketa egin da asteburuan

400dik gora saskibaloi jokalari gazte elkartu ziren atzo Ordiziako Saskibalii taldean antolatutako 3. Azatxo Topaketan. Eskerrik asko parte hartzaile eta antolatzaile guztiei.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image