Oiangu BTT Saria jokatu da asteburuan
Giro paregabean ospatu da aurten ere Oianguko BTT lasterketa. 150 bat txirrindularik gozatu dute parkean barrena prestatuko ibilbideaz. Zorionak parte hartzaile guztiei.
Giro paregabean ospatu da aurten ere Oianguko BTT lasterketa. 150 bat txirrindularik gozatu dute parkean barrena prestatuko ibilbideaz. Zorionak parte hartzaile guztiei.
Urteroko legez, Majori-Altamira kiroldegiak bere udako eskaintza osatu du.
“Kirolaren aldeko apustu irmoa egiten dugu eta aurten ere eskaintza zabala izango dugu kiroldegian. Kirola egiteaz gain, dibertitzeko ere balioko duten ekintzak, hain zuzen ere”, zehaztu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak. Hala, bi eremutan banatuko da udako eskaintza hau: udalekuak eta uda kanpainako ikastaroak.
Udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 22ra bitartean garatuko dira. Aisialdia goizeko 09:00etatik 13:00ak arte izango da. Aukera izango dira, baita ere, gosaria/zaintza eta bazkaria/zaintza zerbitzuak; hauek 08:00etatik 15:00etara egingo dira, betiere gutxieneko taldeak osatzen badira.
Udaleku kanpainari dagokionez, berriz, adinka banatu dira jarduerak eta ekainaren 20tik uztailaren 22ra luzatuko da.
- Haurrak: erraketa kirolak, dance flow eta haur igeriketa
- Gazteak: gazte forman, dance flow eta erraketa kirolak
- Helduak: GAP, aerobic, entrenamendu funtzionala, igeriketa hobekuntza, pilates, ziklo, zumba, Majori FIT, igeriketa zuzendua eta igeriketaren hastapena. Aukera zabala izango da egun eta ordutegiei dagokionez. Gainera, kiroldegiko fitness aretoan bertako teknikarien aholkularitza zerbitzua ere izango da.
“Kanpoko igerilekuaz gozatzeko aukera ere izango da, ekainaren 11tik irailaren 11a arte. Ostalaritza zerbitzua ere eskaintza berria izango dugu, bertara joaten diren erabiltzaileek aukera ezberdinak izan ditzaten”, gehitu du Caballerok.
Kirol eskaintzaz gainera, bazkide ere egin daiteke udako hiruhilabetean.
Informazio gehiago 943 80 58 80 telefonoan, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean edo www.majorialtamira.eus webgunean aurki daiteke.
Eta Artzain Eguna amaitzeko, emakumezkoen pilota partidak izan genituen Beti Alai pilotalekuan. Maila bikainarekin giro ederra jarri dute parte hartzaileek. Berdintasun eta ikusgarritasunaren bidean, datozen urteetan ere Udalak jaialdi hau antolatzen jarraituko du.
Artzain Egunaren altzoan, emakumezkoen pilota partidak jokatuko dira apirilaren 20an, 17:00etan, Beti Alai pilotalekuan. Sarrera doakoa da eta herritar guztiak zein interesa duen oro gonbidatuta dago.
"Ordiziako Udalak konpromiso irmoa du emakumezkoen kirolarekin. Aukera paregabea izango da Beti Alai pilotaleku berritua estreinatzeko, zalantzarik gabe", nabarmendu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.
1) Esku pilota, lau t´erdikoa: Miren Larrarte vs Itxaso Erasun
2) Gomazko paletako binakako partida: Leire Galdos - Miriam Arrillaga / Amaia Irazustabarrena - Maider Huici