Image
Image

Azatxo Kanpusa egin da asteburuan Majori-Altamira kiroldegian

IX. Azatxo Kanpusa egin da asteburuan, eta bertan 103 neska-mutilek parte hartu dute. IX. edizio honetan, 2012 eta 2015 urteen artean jaiotakoak izan dira partaide, saskibaloiaz gozatzen.

XLI. Gabonetako Nazioarteko igeriketa txapelketa

Abenduaren 29an, ostirala, elite mailako igerilaririk onenak lehiatuko dira XLI. Gabonetako Nazioarteko igeriketa txapelketan, Ordiziako Majori-Altamira kiroldegian. Goizeko 10:00etan hasiko dira sailkapen-frogak eta 18:30ean finalak. Goizeko saioa Goierri Telebistan ikusteko aukera izango da, eta arratsaldeko finalak EITB4en.

Ordizia Kirol Sarietako 'Herritarren Saria' aukeratzeko epea zabalik dago

Ordizia Kirol Sarietan 'Herritarren Saria' emango da. Nork merezi du, zure ustez, sari hori? Esaiguzu zein den zure aukera sare sozialetako post-etan komentario bat idatziz, edo 688 817 583 telefonora mezu bat idatziz. Pertsonako boto bakarra eman daiteke eta epea asteartean, abenduak 19, amaituko da.

Ordiziako kirolari onenei aitortza

“Iaz heldutako egitasmoari jarraipena emango diogu aurten. Kirol aniztasun handia izateaz gain, puntako mailako kirolariak ditugu eta urte bikaina osatu dute. Horiei aitortza egin nahi diegu Ordizia Kirol Sariekin, esker ona adierazteko”, nabarmendu du Jon Ander Caballero, Ordiziako kirol zinegotziak.   

Sari hauen helburua Ordiziako kirola bere osotasunean aitortzea da. Lau sailkapen egongo dira: kirolariak, izan duten ibilbideagatik; azken urtean gailendu diren elkarteak, eta horiez gain esker oneko saria, Ordizian kirolari egindako ekarpenagatik. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 30an egingo da, larunbata, 12:00etan, Plaza Nagusian.

Sari hauek banatzeko balorazio batzordea dagoeneko osatuta dago, Ordiziako kirol elkarte bakoitzeko ordezkaritzarekin, kirol teknikari eta kirol zinegotziarekin batera.

Herritarren saria

Herritarrek ere aukera izango dute haien iritzia emateko. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek ere aukera izatea Ordizia Kirol Sarietan, eta kasu honetan, Herritarren Saria emango dute”, zehaztu du zinegotziak.

Hala, Ordiziako Udaleko sare sozialetan zabalduko da epea zazpi hautagaien artean bat aukeratzeko:

  • Lide Urrestarazu (Camille Extreme probako irabazlea)
  • Asier Alvarez de Eulate (Ohorezko mailan 300 partidutik gora jokatu izana)
  • Irenia Apaolaza (Espainiako txapeldunordea 23 urtez azpiko 200 metroko pista estaliko proban).
  • Danel Perez (Pista estaliko altuera jauziko 20 urtez azpiko Espainiako txapeldunordea
  • Ane Torres (Espainiako Pisu jaurtiketa libreko maila absolutuan hirugarren postua).
  • Ane Gonzalez (Espainiako errekorra 100 azalera absolutu proban).
  • Hodei Caballero (23 urtez azpiko Euskadiko errekorra 20 kilometroko ibilbidean).

Ostiralean zabalduko da horretarako epea, eta asteartera arte egongo da horretarako aukera. Hala, pertsonako boto bat hartuko da kontuan, eta Instagram, Facebook, Twitter eta whatsapp bidez (688 75 26 47) egin ahalko da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image