ASTRONONOMIA GAUA BIZITZEKO AUKERA UZTAILERAN 1ERA ATZERATU DA
Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da
Ekainaren 3an astronomia gaua egin behar zen Oiangun, baina euria iragarri denez atzeratu egin da. Data berria uztailaren 1a da. Arantzadi Zientzia elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatuta, bi saio prestatuko dira eta biak atzeratzea erabaki da. Ordutegia mantendu egingo da. Hala, lehenengo, 20:00etatik 21:30etara umeentzako tailerra egingo da eta gero, 22:30etatik gauerdira, publiko orokorrari zuzendutako zeruko behaketa egingo da.
Tailerra euskaraz emango da eta parte hartzeko aurretik izena ematea komeni da telefonora deituta 943466142 zenbakira edo korreoa idatzita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera. Iluntzeko behaketa gazteleraz eskainiko da eta ez dago aurretik izena eman beharrik.