Image
Image

ORDIZIAK SEGURTASUN NEURRI BERRIAK EZARRIKO DITU HERRITARREN ESKARIEI ERANTZUNEZ

Bi semaforo jarriko dira hilerri eta Majori plaza inguruan

Oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurri berriak ezarriko dira Ordizian. Badaezpadako neurriak izango dira, trafikoa lasaitzeko. Aurten auzoz auzo herritarrekin egindako bileren ondoren azaldutako eskaerei erantzunez hartu du erabakia Udalak. Gogoratu behar da udalerrian orduko 30 kilometroko abiadura baino handiagoa ezin dela hartu. Muga hori ordea ez da beti errespetatzen.

Herritarren eskariei erantzunez, abiadura mugatzeko neurri nagusia Filipinak kaleko 22 zenbaki parean jarriko den semaforo finkoa da. Trafiko handiko gunea da, N-1etik datozenentzat sarbideetako bat. Hemen, orduko 30 kilometroko abiadura gaindituz gero, semaforoa gorri ipiniko da eta ibilgailua gelditu egin beharko da kolorea aldatu arte. Ekainean ipiniko da semaforoa eta eguna iristean berriz ere jakitera emango da.

IKASLEEN KEZKEI ERANTZUN DIE UDALAK AGENDA21eko AUDIENTZIAN

Aurten landu duten gaia 'Elikadura jasangarria' da

Ordiziako Jakintza, Oianguren eta Urdaneta ikastetxeetako ikasle, irakasle eta hezkuntza komunitateak ingurugiro arazoez kezkaturik, Eskola Agenda 21 programaren bidez urtero-urtero lan egiten dute inguruan antzematen dituzten arazoei aurre egiteko.

Zortzigarren ikasturte honetan, erronka berri baten aurrean aurkitu dira, elikadura jasangarriaren inguruan. Gizartean pil-pilean dagoen gai garrantzitsua da: elikagaien jatorria, elikadura eta bertako produktuen garrantzia, elikadura eta hondakinak, elikadura eta osasuna, elikadura eta gosea, etab.

OIANGURA ARANZADIREKIN

Larunbatean 10:00etan da hitzordua txorien kantuak ezagutzeko

Txorien kantuak identifikatzeko irteera egingo da larunbat honetan,  maiatzaren 7an, Oiangun. Mikel Olano, Aranzadi Zientzia elkarteko  kidea eta basozaina izango da gidaria.

Goizeko 10.00etan  Oiangu baserrian elkartu eta lehenego 30-40 minututan ordenagailua eta  bozgorailuez lagunduta txorien kantuak entzutera emango ditu,  horien  inguruko beste azalpen batzuekin batera. Ondoren, Oianguko hariztietan  barrena txorien kantuak entzutera joango dira elkartutakoak.

Deialdia irekia da, hau da, interesatua dagoen edonor joan ahal izango da. Dena  dela, aurretik izena ematea gomendatzen da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  helbidera idatzita edo 943466142 telefono zenbakira deituta.

Gainera, Aranzadi elkarteak erakusketa prestatu du Barrena kultur  etxeko sarreran ikusteko. Hilaren 9tik 27ra egongo da, ‘Euskal Herriko anfibio eta narrastiak’ izenarekin. Lehenengo egunean erakusketaren bisita gidatua egingo da Herpetologia saileko Ion Garinen eskutik.

Ordutegia honakoa izango da: 19.00-20.00.

HONDAKINEN MAHAIA ETA ORDIZIAKO UDALAK HONDAKINEN BILKETA DATUAK HOBETZEKO DEIA EGIN DUTE

Bilketa sistema aldatu arte atez atekoa erabiltzen segitu behar dela gogoratu dute

Ordiziarrek etxeko hondakinak biltzeko txipdun edukiontzien sistema aukeratu zuten aurreko martxoan egindako herri kontsultan. Udalbatzak kontsultaren emaitza ontzat eman eta Udalak Sasieta Mankomunitateari sistema ezartzeko dagokion eskaera egin zuen. Aldaketa mankomunitatearen epeen baitan dago. Ordiziako Udalak eta kontsulta antolatu eta jarraipena egiteko sortutako Hondakinen Mahaiak, herritarrei etxean hondakinak ondo bereizi eta kalean dagokion moduan uzteko eskaria egiten dute. Lehen, orain eta gero, birziklapen tasa hobetzea da helburua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image