"BIDEGORRIAK: SAREA OSATZEN" HITZALDIA OSTEGUNEAN
Eguna: Ekainak 4 arratsaldeko 19:00retan Ordiziako Barrena Kultur Etxean
HIZLARIAK:
- Edorta Bergua. (GFAko Bizikleta bideen Plangintzako eta Sustapeneko teknikaria)
Gipuzkoako Foru Aldundiak bizikleta mugikortasunerako estrategia bat prestatzeko prozesua garatu du 2014. urtean zehar eta Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluak 2015eko martxoan onartu du Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia 2014-2022 behin betiko. Prozesuaren helburu nagusia izan da esparru horretan jarraitu beharreko bideak definitzea eta datozen 8 urteetan bultzatu beharreko politikak eta jarduerak zehaztea, bizikletaren erabilera ohiko bihurtzeko.