DATORREN ASTEAN HASIKO DA 21-Pko IGOGAILUA EGITEKO LIZITAZIO PROZESUA
Aurreikuspenaren arabera, otsailaren bukaeran esleituko da, eta martxoan hasiko lirateke obrak
Udaberrian 21-Pko lokal hutsak negozio bihurtzeko programa ere martxan jarriko du udalak
Ordiziako Udalak datorren astean jarriko du martxan Goierri kaletik Urdaneta kaleraino igoko den 21-Pko igogailua egiteko lizitazio prozesua. Oinarrizko aurrekontua 107.241 eurokoa izango da, eta aurreikuspenaren arabera, otsailaren bukaeran esleituko da, eta obrak martxoan hasiko dira. Proiektu hau 2013ko udazkenean aurkeztu zen Mugikortasun Iraunkorrerako I. Planaren barruan jasoa dago. Igogailua egiteaz gain, 21-Pn hutsik dauden lokal komertzialak negozio bihurtzeko programa ere martxan jarriko du udalak udaberrian, 2013 eta 2014an zehar herriko hainbat lokal hutsekin egin bezalaxe.