Image
Image

ORDIZIA ETA ITSASONDO ARTEKO BIDEGORRIAREN LANAK URTE BUKAERARAKO AMAITZEA ESPERO DA

2014-09-03 bidegorriaBidegorria 1.230 metro luze izango da, eta lanak bukatzean, Ordizia eta Tolosa bidegorriz lotuta geratuko dira

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentua ekainean hasi zen Ordizia eta Itsasondo arteko bidegorriaren lanak egiten. Obra horiek bukatzean bi herriak bidegorriz lotuta geratuko dira, eta aldi berean, bidegorriak bat egingo du Ordiziako udal bidegorriarekin mutur batean eta beste batean Itsasondo-Legorreta bidegorriarekin, Tolosarekin bat egiteraino. Lanak urte bukaerarako amaituta egotea espero du Ordiziako Udalak.

ZIKLOMOTORREN AZTERKETA TEKNIKOA

2014-09-03 iatIrailaren 11n eta 18an egingo dira azterketak Beasainen. Aldez aurretik txanda hartu behar da

Irailaren 11n eta 18an ziklomotorren azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Beasainen, 09:00etatik 13:45era bitartean. Azterketa Kale Nagusiko 9. zenbakiaren atzealdean dagoen lokal batean jarriko den unitate mugikorrean egingo da. Azterketa egin ahal izateko txanda hartu behar da aldez aurretik Irungo IAT bulegora deituz (943 62 63 00). Honakoa da aurkeztu beharreko dokumentazioa: Zirkulazio baimena, Azterketa teknikoaren txartela eta Aseguruaren ordainagiria.

ABUZTUAREN 11N ETA 12AN PERSEIDA GAUA OIANGUN

2014-07-30 perseidakBi egun horietan parkeko argiak itzali egingo dira, eta abuztuko ozar-izarra ikusteko aukera izango da

Udako oporrak aproposak izaten dira gaueko zeruaz gozatzeko: eguraldi ona, tenperatura epela, biharamunean goiz jaiki beharrik ez,... Eta hori gutxi balitz, San Lorentzo egunaren inguruan zeruak ikuskizun eder bat eskaintzen du urtero: Perseidak. Abuztuaren 11ko eta 12ko gauetan Oianguko argiak itzali egingo dira, eta abuztuko ozar-izarra (gaztelerazko "Lluvia de estrellas") ikusteko aukera eskainiz. Ordiziako Udalaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko hitzarmenaren barruko ekimena da. Jarraian, perseidei buruzko informazioa eta zenbait aholku.

HONDAKINEN INFORMAZIO BULEGOA ITXITA EGONGO DA ABUZTUAN

2014-07-29 bulegoaIrailaren 3an irekiko da atzera, eta irailean zehar asteazkenetan soilik egongo da irekita

Hondakinei buruzko informazio bulegoa itxita egongo da abuztuan. Ontziak ez dira eskuragarri egongo irailera arte, eta komertzioek poltsak behar badituzte, udal arretarako bulegoan eskuratu ahal izango dituzte. Organikoaren poltsak udaletxeko arkupeetako eta Majoriko makinetan eskuratu ahal izango dira, eta norbaitek txartelarekin arazoak baditu edo bestelako zalantzaren bat badu, Sasietarekin jarri behar du harremanetan 943 16 15 55 zenbakira deituta. Irailaren 3an irekiko da atzera bulegoa, eta irailean zehar asteazkenetan soilik egongo da zabalik, ordutegi honetan: 11:30-13:30 eta 17:00-19:00.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image