Image
Image

GUNE HISTORIKORA SARTZEKO SISTEMA ALDAKETARI BURUZKO INFORMAZIO BILERA

2014-06-19 aldezaharraDatorren astelehenean, hilak 23, izango da bilera, eta bi deialdi izango ditu; lehena 11:00etan eta 18:30ean bigarrena

Ordiziako Udalak Alde Zaharrera sartzeko kontrol sistema aldatuko du aurki, eta hori dela eta, gune historikoan bizi diren herritarrei bilera baterako deia egiten die. Bilera datorren astelehenean, hilak 23, izango da udaletxeko batzar aretoan, eta bi deialdi izango ditu: lehena goizez, 11:00etan, eta bigarrena arratsaldez, 18:30ean.

OIANGU TXUKUN EDUKITZEA, GUZTION ARDURA

zaborrontziUdalak zaborrontzi selektiboen 12 puntu jarriko ditu datorren astean parkean

Uda iristear den honetan, eguraldi onarekin eta parkeko tabernaren irekierarekin, geroz eta gehiago dira Oianguko parkera hurbiltzen diren herritarrak. Honi, Aranzadiren lankidetza hitzarmenaren barnean antolatutako ekintzek izandako arrakasta gaineratuz, parkeaz gozatzeko aukera zabala da.

Udalak parkeko zerbitzuak hobetze aldera , zelaiaren mantenu lanak areagotu egin ditu uda parterako. Eremua berdindu eta txukunduta, hondakinak egoki biltzeko neurriak hartuko ditu orain. Zaborrontzi selektiboak izango dira Oiangun datorren astetik aurrera eta ingurua txukun mantendu dezaten dei egiten die Udalak herritarrei.

OIANGUKO HABIA-KUTXEN JARRAIPENA ETA HEGAZTIEI ERAZTUNA JARTZEKO SAIOA

2014-05-27 habiakLarunbatean, hilak 31, izango da, 09:00etatik 13:00era, eta interesatua dagoen edonor joan ahal izango da bertara

Ordiziako 8 eta 11 urte bitarteko haurrek joan den otsailean Oianguko zuhaitzetan barrena jarri zituzten 20 habia-kutxei jarraipena egin eta hegaztiei eraztuna jartzeko saioa egingo da datorren larunbatean, hilaren 31n. Oiangurenandi baserrian da hitzordua, eta deialdia irekia denez, nahi duten pertsona guztiek inguratu ahal izango dute bertara. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako urte hasieran abiatutako lankidetzaren barruko ekimena da.

ALTAMIRAKO PUTZUA EGOKITZEN HASIKO DA ARANZADI DATORREN ASTEAN

2014-05-21 putzuaBaldintza meteorologikoak aldekoak badira, astebeteko epean lanak bukatzea aurreikusten da

Aranzadiko Botanika saileko kideak datorren astelehenean, hilak 26, hasiko dira Altamirako putzua egokitzen, Oiangu parkean. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak parkearen kontserbaziorako eta ingurumen sentsibilizaziorako urte hasieran abiatutako lankidetzaren barruan egingo den beste ekintzetako bat da. Putzuaren egungo balio naturala eta izan dezakeen balio didaktikoa kontuan hartuz, bi arlo horiek indartuko dituzten lanak egingo dira. Eguraldiak laguntzen badu, astebetean egokitzapen lanak bukatzea espero da.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image