DATORREN OSTEGUNEAN AGENDA 21 FOROAREN BILERA
Ekintza planaren jarraipenaz gain, laster autoen zirkulazioan egingo diren aldaketen berri emango da. Ostegunean da bilera, 18:00etan
Datorren ostegunean, apirilak 3, Agenda 21 Foroaren bilera egingo da udaletxeko batzar aretoan. 18:00etan izango da bilera, eta ez 19:00etan, aurrez zabaldu bezala. Batetik, Iraunkortasunerako Ekintza Plan berriaren inguruan egin den ebaluazioaren zein adierazle kalkuluaren emaitzak jakinaraziko dira bilera horretan, eta bestetik, Mugikortasun Iraunkorrerako Plan berriari jarraituz autoen zirkulazioan izango diren aldaketen berri ere emango da.