Image
Image

ABIAN DA ORDIZIARRENTZAT 32 LURSAIL IZANGO DITUEN BARATZE PARKEA

Ordiziako Udalak izena emateko epea zabaldu du  jada eta martxoaren 15a arte izango da eskaera egiteko aukera

Ordiziako Udala herritarrei baratza sozialak eskaintzeko gunea prestatzen hasi da aste honetan, Kutxa Ekogunea erakundearen laguntzarekin. San Joan auzoan kokatu da proiektua eta 30 metro koadroko 32 baratza egingo dira. Joseba Aranburu, Ingurumeneko zinegotziak,  Rosa Aurkia teknikariak eta Itsaso Olaizola Kutxa Ekoguneko Baratze Parke Sareko arduradunak aurkeztu dute proiektua. Obra apirilean zehar amaituta izatea aurreikusten da.

Aranburuk esan duenez, nekazaritza jarduera lantzeko ez ezik, ingurumena, ekologia, autokontsumoa edo elikadura osasuntsuaren inguruko heziketa eta sentsibilizazioa garatzeko elkargune bat egokitzea da helburua, aisialdirako gune berri bat sortuz. Hala, Kutxa Ekoguneko Olaizolak adierazi duenez, Baratze Parkeak norberaren barazkiak autokontsumorako eta era ekologikoan egiteko aukera eskainiko die erabiltzaileei eta kalitatezko aisialdi aktiborako topagune bilakatuko da Ordiziar guztientzat.

HASTEAR DA TRAFIKO KANPAINA

Iaz 3.350 gidarien kontrola egin zen eta 15 salaketa jarri ziren

Urtarrilaren 22an, astelehena, 2018ko trafiko kanpaina jarriko da martxan. Udaltzaingoak oharkabetasunak zainduko ditu astean zehar. Hau da, gidariek telefono mugikorra erabiltzen duten ala ez begiratuko da. Datozen egunetan finkatuko da urteko egutegi osoa.

2017ko datuak

Bitartean, Udaltzaingoak 2017an egindako kontrolen datuen txostena osatu du. Iaz 3.350 gidarien kontrola egin zen eta 15 salaketa jarri ziren.

ALKOHOLA ETA DROGAK

20 kontrol burutu ziren urtean zehar. Guztira 145 gidari alkoholemia froga egin zitzaien, 2 emaitza positiborekin. 13 gidariei drogen froga burutu zitzaien, 3 kasuetan emaitza positiboarekin.

SEGURTASUN UHALA ETA HAURRAK LOTZEKO SISTEMA

Burututako 14 kontroletan  1.439 ibilgailu aztertu ziren: 4 gidari salatuak izan ziren gerrikoa jarrita ez eramateagatik.

HARRAPAKETAK

10 kontrol burutu ziren oinezkoen pasabideetan, inolako salaketarik jarri gabe.

OHARKABETZEAK

Burututako 14 kontroletan 1.108 ibilgailu aztertu ziren: 3 gidari salatuak izan ziren mugikorra erabiltzen gidatzeagatik.

BALDINTZA TEKNIKOAK

14 kontrol burutu ziren. 642 ibilgailu aztertu ziren eta ibilgailuaren ikuskaritza teknikoa eguneratua ez eramateagatik 3 salatuak izan ziren.

MOTORRAK

2 kontrol burutu ziren eta 16 motor ikuskatu. Ez zen inolako salaketarik jarri.

ORDIZIA, 'DIPLOMATUA'

Iraunkortasun lokalaren prozesuak saritu ditu Udalasarea21-ek

Udalsarea21, jasangarritasunerako udalerriek euskal sareak, hainbat udalerri saritu ditu ostegun honetan Gasteizen ospatutako ekitaldiak. Saria nagusia Gasteizek berak eraman du. Baina badira tartean saritu gehiago. Ordiziak diploma jaso du iraunkortasun lokalaren prozesuen ebaluazioa borondatez eta era gardenean egiteagatik.

Udalerri gipuzkoarren artean Tolosa eta Legazpik aipamen berezia lortu dute. Honez gain diplomak jaso dituzte hainbat herriek.  Ordiziarekin batera, Aduna, Arrasate, Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Orendain eta Zumarragak Gipuzkoako zerrendari dagokionez.

*Argazkian, Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea diploma jasotzerakoan.

TREN GELTOKIKO IRISGARRITASUNA HOBETZEKO LANAK OTSAILEAN HASTEA AURREIKUSTEN DA

Udalak proiektua hobetu du azpiko pasabidea aprobetxatuz San Bartolome eta herrigunea ere lotzeko

Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea gustura agertu da udalerriaren diseinu estrategikorako lortutako aurrerapausoa dela-eta: tren geltokiaren irisgarritasuna zuzenduko duen proiektua, hain zuzen. Geltokiko nasak altxatuko dira eta hauek gurutzatzeko azpiko pasabidea eta irisgarritasun azpiegiturak egingo dira. Gainera, Udalak geltokiko azpiko pasabidearen bidez San Bartolome auzoa eta Joseba Rezola ere lotuko ditu.

Adifek, estatuko trenbide azpiegiturak kudeatzen dituen erakunde publikoak, obra  burutuko du. Tren geltokiko irisgarritasun beharrak aseko ditu, geltokiak erdigune aldetik duen sarreran eta baita San Bartolome auzotik ere. Erakundeak eta Ordiziako Udalak proiektuaren exekuziorako hitzarmena sinatuko dute laster. ‘Prozesua luzea izan da eta luzatuko da oraindik, aurreikuspenen arabera 2018ko otsailean hasita, obra amaitzerako 2019. urtea iritsiko baita. Baina epe ertainean egina ikusiko dugu eta Ordiziari bultzada berria emango dio’, esan du alkateak prentsaren aurrean.

Akordioaren arabera, estatuak 4,6 milioi jarriko ditu lan hauek egiteko: nasen arteko irisgarritasun proiektua, azpiko pasabidea, bi igogailu eta bi eskailera eta hauek egiteko behar den obra. Geltokiko alde bakoitzean igogailu bat eta eskailera bat eraikiko dira.

Azpiko pasabidea San Bartolomeko aparkalekutik

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image