Image
Image

JUBILATUEI ZUZENDUTAKO ARGITU TAILERRA EMANGO DA

Argindarraren kontsumoa kontrolatzeko saio praktikoa da

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Lazkaoko Udalarekin elkarlanean, Gipuzkoa Argitu programaren baitan, elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko balio duten doako tailerra antolatu du azaroak 26, astelehena, 17:30etan, ZUHAIZTI jubilatu elkartean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi duten herritarrek, azaroak 23 baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea.

Informazio osagarria: www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu

Tailer hauek Gipuzkoa Argitu izeneko programaren baitan kokatzen dira eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei (etxebizitzak, merkataritza, enpresa txikiak, etab.) energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean. Horretarako, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Foru Departamentuak baliabide-multzo bat jartzen du lurraldeko eragile ezberdinen eskura; hala nola, aurrez aurreko prestakuntza-saioak, on-line tutorialak, aurrez aurreko aholkularitza-zerbitzua Energia Azoketan, Gipuzkoa Argitu programaren web gunea, eta abar.

3.500 KILO HONDAKIN ATERA DITU ORIA ETA AMUNDARAIN ERREKETAKO LAU KILOMETRO ETA ERDIKO IBILBIDEAN

Tokiko Agenda 21 programaren baitan egiten ari da garbiketa osoa

Ordiziako Udala udalerriko bi ibai nagusietako ubideak garbitzen ari da. Oria eta Amundaraingo lau kilometro eta erdian burutzen ari dira lanak aurreko astean eta aste honetan ere horretarako kontratatutako Txukun Lorezaintza enpresaren bidez. Oraingoz 3.500 kilo zabor atera dituzte, eskuz, ibaiari ahalik eta kalte gutxien egiteko. Pisatu, sailkatu eta Ordiziako Garbigunera eramaten dira egunero.

Programaren asmoa 2030. Urterako finkatuta dauden Garapen Iraunkorreko programaren tokiko eta bailarako helburuak betetzea da. Ibaien garbiketa 14.puntuan dago barneratuta eta ibai, ozeano, itsaso eta itsas baliabideak artatzea eta modu iraunkorrean erabiltzea eskatzen du.

Garbiketa urtean behin eta eskola-kanpainak

ORDIZIAKO BARATZE PARKEA ZABALDU DA

 San Joan auzoan 35 lursail ditu behar desberdinetara egokituta

Kutxa Ekogunea erakundeak elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua egitenez, Baratze Parkea Sarea martxan jarri du Gipuzkoako hainbat herritan. Ordiziako Udalak bat egin du egitasmoarekin eta Gipuzkoako 19. Baratze Parkea zabaldu da bertan.

Ordiziako Baratze Parkea larunbat honetan inauguratu da. Ekitaldian erabiltzaileez gain, Jose Miguel Santamaria alkatea, Joseba Aranburu Ingurumen zinegotzia, Rosa Aurkia udal teknikaria eta Kutxa Ekogunearen eta Baratze Parke Sarearen ordezkari gisa Itsaso Olaizola teknikaria izan da, eta baita Ordiziako  Kutxabank bulegoko zuzendaria, Idoia Goñi. 

Ordezkari bakoitzak proiektuaren ezaugarri eta helburu nagusiak nabarmendu ditu. Aranburukproiektua gauzatu arteko jarraitu diren  pausoak azpimarratu ditu. Horrez gain, ‘Ordiziar guztientzako berdegune ireki eta berri bat prestatu dugu elkarlanean eta Baratze Parkeko baratze-kideek, baratzean arituaz, ingurumenarekiko eta elikadura osasuntsuarekiko sentsibilizazioa garatzeko eta  elkarbizitza eta elkarlanerako aukera paregabea izango dute’, esan du zinegotziak. Izan ere, larritasunezko egoeran aurkitzen diren kolektibo edo pertsonei beren kontsumo pertsonalerako erabiliko dituzten elikagaien laborantzarako eremu arautu bat eskainiko zaie.

'ARGITU' TAILERRA EGINGO DA ORDIZIAN

Tailerra ekainaren 18an izango da 18:00tan herriko KZ Gunean, aurretik izena emanda

José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatuak, José Miguel Santamaría, Ordiziako Alkatearekin eta Joseba Aranburu Ingurmen zinegotziarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak zuzendutako Gipuzkoa Argitu programako tailerrak aurkeztu ditu Ordiziako Udalarekin elkarlanean.Programa hau Ingurumeneko Departamentuak 2017. urtetik garatzen du eta 2018 eta 2019an garatzen jarraituko du. Haren helburua da sustatzea argindar kontsumoaren murrizketa era erraz eta soil batean, Gipuzkoako etxebizitza, komertzio eta enpresa txikientzako baliabideen bitartez.Fakturan aurrezteko beharrezko baliabideak dituen gida bat eskaintzen da ere. Haren eginkizun nagusia eraginkortasun energetikoa da, baita zaurgarritasun nahiz pobrezia energetikoaren prebentzioa eta murrizketa ere.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image