Image
Image

Pilak jasotzeko bost edukiontzi berri

Bost pila edukiontzi berri jarri dira Ordizian, eta lehendik zeuden biak berritu. Sasieta Mankomunitateak egin ditu aldaketa hauek. Hala, Kale Nagusia 24an (Udaletxe aurrean), Eroskin, Filipineta kalea 30-32 (hilerri parean), Joseba Rezola pasealekuan (Renfeko geltoki ondoan), Nafarroa Etorbidea 3an, Kale Berria eta Zumakalarregi Hiribidean (Altamira zelai ondoan) erabilgarri daude dagoeneko ontzi berriak. 

 

 

Pixoihalen edukiontziak itxi egingo dira

Etxean bakartuta edo berrogeialdian dauden pertsonek hondakinak bertan bota bota ahalko dituzte

Pandemia hasi zenetik irekita egon diren pixoihalen edukiontziak itxi egingo dira eta ohiko moduan erabili ahal izango dira bakarrik txartelarekin.

Etxean BAKARTUTA / BERROGEIALDIAN pertsonak dituzten etxebizitzetan hondakinak EZ DIRA BEREIZTUKO ETA DENAK PIXOIHALEN EDUKIONTZIRA bideratuko dira.

Etxeren batean norbait Covid-19rekin kutsatzen bada eta pixoihaletarako txartela badu, laguntzen dien senideak bere txartela erabiliko du zaborra pixoihalen edukiontzira botatzeko.

Familiak, baina, pixoihalen edukiontzirako txartelik ez badu, Sasietatik txartel bat prestatuko zaie, 943 16 15 55 telefonora deitu beharko dute eta etxera bidaliko zaie konfinamendu-egunen iraungipenarekin. Seniderik, ezagunik edo lagunik ez duen familia edo pertsona bada, gizarte-ongizatera deitu beharko dute (943 80 56 10). Orain arte bezala, babes zibileko laguntzarekin jardungo da, eta bere txartela izango du pixoihalen kontainerra erabili ahal izateko.

Hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

- Gaixo dagoen pertsonak sortutako erabilera bakarreko hondakinak, (eskularruak, zapiak, maskarak) plastikozko lehen poltsan (1 POLTSA) sartuko dira, gaixoaren gelan jarritako zabor-ontzi batean (ahal dela, estalkia eta irekitzeko pedala duena).

- 1 POLTSA behar bezala itxi eta zaintzaileak gelako irteeran egongo den plastikozko bigarren poltsan (2. POLTSA) sartuko du. Bigarren poltsa honetan gainera, zaintzaileak berak erabilitako eskularruak eta maskara sartuko ditu eta behar bezala itxiko du gelatik irten baino lehen.

- 2 POLTSA etxean sortutako gaineratiko hondakinekin batera (organikoa, ontziak, papera, beira…) plastikozko hirugarren poltsan (3. POLTSA) sartuko da, eta behar bezala itxiko da.

Aurreko hiru pausoak egin eta berehala eskuak sakonki garbituko dira, ura eta xaboiarekin, 40-60 segundoz gutxienez.

- 3 POLTSA PIXOIHALEN edukiontzian TAPA TXIKIA ERABILIZ (HAUNDIA JADA ITXITA EGONGO DA) bakarrik sartuko da. ERABAT DEBEKATUTA dago birziklatzeko beste edozein frakzioren (organiko, ontzi, paper, beita, arropa) edukiontzietan sartzea edo inguruan uztea.

Nikel isurketen jarraipenaren emaitzak

Iaz Ordizia eta Zaldibian egindako neurketetan airean nikel partikulen presentzia altua atzeman zen, eta neurri zehatz batzuk hartu zituen. Horiei esker, emaitza onak lortu dira, ezartzen diren balioak betez. Hemen duzue Ingurumen Sailak gaiaren bilakaerari buruz egin duen txostena.

Nikelaren jarraipen txostena - Ordizia eta Zaldibia

Ingurumen Sailaren informe zehaztua

 

Ostiralean, Zuhaitz Eguna

Fruta arbolak landatuko dira San Juan auzoko Baratze parke ondoko lursailean

Urteroko ohiturari helduz eta ingurumena zaintzearen garrantziaz jabetuz, ostiral honetan, hilak 26, Zuhaitz Eguna ospatuko dugu Ordizian. Urtero leku berezi bat egiten da zuhaitzak landatzeko, eremua zehazki aukeratuz, eta baita landatuko diren zuhaitzak ere. Aurtengo kasuan, San Juan auzoan kokatuta dagoen Ordiziako Baratze ondoko lursailean egingo dira landaketak.

Zuhaitzak landatzeaz Urdaneta ikastetxeko eta Jakintza ikastolako 6. mailako ikasleak arduratuko dira; horretarako, beharrezko materiala eskuragai izango dute, eta Udal langileak ere lagunduko diete haien zeregina betetzen.

Goizez egingo da jarduera hau. Urdaneta ikastetxeko 7 talde ezberdin 09:30etatik 11:00etara arituko dira lanean; guztira, 71 ikasle. Haien ondoren Jakintza ikastolakoen txanda izango da; kasu honetan, 56 ikasle arituko dira, 2 taldetan banatuta. 11:00etatik 12:00etara arituko dira hauek.

Aurtengo egoera dudarik gabe berezia da, eta beraz, ikastetxe bakoitzak dituen burbuila taldeak mantendu egingo dira uneoro.

Landatuko diren arbolak, bestalde, fruta arbolak izango dira. 8 sagarrarenak (4 barietate ezberdinekoak), 4 udare (3 barietate ezberdinetakoak), limoneroa, laranjondoa, gereiziondoa... Horiez gain, albarikoke, brinoi, paraguaio eta melokotoi arbolak ere landatuko dira, masusta eta franbuesekin batera. Azken horiek guztiak txikiak izanda, espalderan jarriko dira.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image