Image
Image

Barrena kultur etxeko igogailua sortzeko lanak hasi dira

Ostegunean hasi dira Barrena kultur etxean igogailu berria sortzeko lanak. 222.396,17 euroko inbertsioa (BEZ barne) egingo da eta Rehabilitaciones y obras Kuber S.L. enpresak egingo du.

“Barrena kultur etxean irisgarritasun arazoak ditugu eta igogailu berri hau eraikitakoan konponbidea emango diogu arazo horri. Azken finean, Barrenak bizi asko du eta jende ugari ibiltzen da egunero bertatik”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Lanek sei hilabeteko epea izango dute eta honek iraun bitartean sarrera kanpoko eskailera nagusitik izango da. Barkatu eragozpenak.

Bizikletentzako aparkaleku estali berriak

“Mugikortasun Planari jarraituz eta Jasangarritasun Batzordean aztertu ondoren, bizikletentzako aparkaleku estali berriak jarri ditugu”, azaldu du Maitane Alvarez, Ordiziako alkateordeak. Herriko hainbat gune estrategikotan jarri dira dagoeneko: Goen kalean, Altamira Estadioan bi eta beste bi Majori-Altamira kiroldegiaren sarreran. Beste bi lekutan ere jarriko dira, hain zuzen ere, Urdaneta Kalean eta Plazan.

“Mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egiten du Ordiziako Udalak eta modu honetan euria egiten duenean bizikletak uzteko leku estalia izango dugu”, gehitu du.

Eguneko Arreta Zentro berria sortzeko lanak hasi dira

Zuhaizti zentroko igogailu berriarekin batera, Eguneko Arreta Zentro berria ere eraikitzen hasi gara. Eguneko arreta zentroa gaur egun dagoeneko funtzionamenduan dagoen Eguneko Zentroaren ondoan kokatuko da, Zuhaiztiko hirugarren solairuan. Ordizia 2030 Ekintza Planeko 4.1 puntuan jasota dago inbertsio hau.

Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak bideo honetan azaldu ditu obraren xehetasunak: Eguneko Arreta Zentro berria

“Ordizia 2030 Ekintza Planak datozen urteotarako lerroak jasotzen ditu eta hori lortzeko pausoak ematen ari gara. Zuhaiztin, igogailu berria eraikitzeaz gain Egunero Arreta Zentroa ere eraikitzeko lanak hasi ditugu dagoeneko. Eguneko Arreta Zentroa autonomoak edo dependentzia arriskua edo dependentzia arina duten pertsonentzat izango da, dependentzia I maila dutenentzat, eta 15 plaza izango ditu eta zerbitzua astelehenetik ostiralera eskainiko da”, azaldu du Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak.

Zuhaiztin dagoeneko badago Eguneko Zentroa. Zentro hau, baina, dependentzia maila II eta III gradukoa duten pertsonentzat izango da, dependentzia ertaina edo larria dutenentzat. “20 plaza daude gaur egun, eta asteburuetan 12, baina oraintxe I graduko erabiltzaileak ere hartzen dituenez, Eguneko Arreta Zentroa martxan jartzen denean plaza guztiak II eta III gradukoentzat geratuko dira”, gehitu du.  

Ia 100 metroko eremu berria izango da eraikiko dena, eta orain arte biltegi bat zegoen eremuan, tabikeak bota, distribuzio berria eraiki, leihoak aldatu, eta eguneko arreta zentroa burutzeko lanak burutzen ari dira. Eguneko Arreta Zentro berriak, zona komuna, sukaldea, eta bainugela izango ditu.

Inbertsioa 137.000 eurokoa da eta hau ere, igogailu berriarekin batera, urte amaierarako amaituta egotea aurreikusten da.

Europako Funtsen 6,1milioi euro baino gehiago lor ditzake hiru proiektutarako

Ordiziako Udalak 6.185.362,86 euroko (BEZ gabe) laguntzak eskatu ditu NEXT Generation diru-laguntzen hiru deialditan: Ordizia, lurraldearen dastamena proiektu turistikoa, Ordiziako azoka eta merkataritza garatu eta sustatzeko estrategia eta Urdaneta Eskolaren eraberritze jasangarria burutzea.

1.- Ordizia, lurraldearen dastamena (Ordizia, saboreando territorio) proiektua garatzeko guztira 2.943.240 € (BEZ gabe) eskatu dira. / Plan de recuperación, transformación y resihilencia de la UE. Programa extraordinario de planes de sostenibilidad turística en destinos (Ministerio de Industria, Comercio y Turismo).

Atal honetan, hiru ardatz nagusi daude. Batetik, Oiangu eraberritzea 1.390.872 euro (BEZ gabe). Bertan, Oiangu baserria aterpetxe bezala egokitzea 1.000.302 (BEZ gabe). Horrez gain, Oianguko golf zaharraren eraikina balio anitzetarako harrera eraikin bezala egokitzea. 390.570€ (BEZ gabe). Ordizia 2030 Ekintza Plana, 19.2, 19.3, 19.4.

Bigarren ardatza D´elikatuz zentroa eraberritzea Goierriko bisitarien arreta gune eta Ordiziako azokaren interpretazio zentro bezala, 724.008 euro (BEZ gabe). Ordizia 2030 Ekintza Plana, 18.12 eta Ordizia 2030 Ekintza Plana, 18.13

Hirugarren ardatza Ordiziako Gaztandegia birkokatzea izango da, bisitagarriak diren instalazio berrietara egokituz, 528.360 euroko inbertsioa eginez.

Captura de pantalla 2022 10 20 a las 13.50.44   Oiangu aterpetxea

oiangu harrera eraikina argazkia

Oiangu harrera  

 

2.- Ordiziako azoka eta merkataritza garatu eta sustatzeko estrategia guztira 903.019,25 € (BEZ gabe). Ayudas para el apoyo a mercados, zonas urbanas comerciales, comercio no sedentario y canales cortos de comercialización. (Ministerio de Industria, Comercio y Turismo).

Ordiziako Plaza estaliak 100 urte beteko ditu 2025ean, eta bost mende gainditzen dituen gure azokaren estalkia izan ezik, herriko bizitzaren gunea da eta hiriguneko merkataritzaren dinamizaziorako gakoa. Hala, Ordiziako azoka eta merkataritza garatu eta sustatzeko estrategiarako 903.019,25 euro eskatu dira (BEZ gabe).

Hainbat lan lerro proposatzen dira. Batetik, Plazaren estalkiaren eraikina eraberritzea (egitura, estalkia, argiteria, azpiegitura orokorrak, klimatologiatik babesteko elementuak…). 632.705,46 euro (Ordizia 2030 Ekintza Plana 18.4). Estalkian panel fotoboltaikoak jartzeko 80.561,72 euro (Ordizia 2030 Ekintza Plana, 13.4), eta azokako elementuak modu jasangarrian eraberritzea, 109.917,36€, (Ordizia 2030 Ekintza Plana 18.2). Atal honetan sartzen da postuak eraberritzea (oihalak, informazioa…) 8.264,46 €; azokako espazio lagungarriak (informazio postuak, sukaldea, pop up postua…) 45.454,55€; packaging jasangarria (boltsa erabilgarriak, sentsibilizazio kanpainak…) 16.528,93€; takila adimendunak 14.876,03€ eta hondakinen kudeaketa jasangarria 24.793,39€. Puntu hauek Ordizia 2030 Ekintza Plana, 12.26 atalean jasota daude.

Azokaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren sustapenari dagokionez, eta seinaletika berria, merkataritza, historia eta kultura ibilbideak adierazteko 25.289,26 euro eskatu dira.

Transformazio digitala erronka bat izanik, horretarako 54.545,44€. Bertan, bezeroen fidelizazioa garatzeko datuen kudeaketa sistema, azokaren erakusleiho digitala, merkatari eta saltzaileei formazioa eta plazan WIFIa egokitzea daude (Ordizia 2030 Ekintza Plana 18.3).

 plaza gaur egun 2  plaza itxitura berriak ELEBITAN

3.- Urdaneta Eskolaren eraberritze jasangarria burutzeko 2.639.103,61€ (BEZ gabe) eskatu dira guztira. Plan de recuperación, transformación y resihilencia de la UE. “Programa de ayudas a entidades locales para la rehabilitación de edificios públicos Pirep” (Ministerio de Transporte, Movilidad y Agenda Urbana).

Eraikinaren eraginkortasun energetikorako 1.598.103,61 euro bideratuko dira. Hala, azal berri isolatua jarriz fatxada eta estalkietan, arotzeria berriak, biomasa galdara berria, panel fotoboltaikoak eta argiteria osoa LED sistemara aldatuko litzateke. Gainera, patioak estaltzeko sistema bioklimatikoak ezartzea ere aurreikusten da. Ordizia 2030 Ekintza Plana 13.7.

Urdaneta Eskola eraikin ezberdinez osatuta dago eta horien arteko komunikazioa hobetzeko 431.000 euro eskatu dira. Besteak beste, eraikin guztiak batuko dituen plataforma irisgarria eta pergola estalki berria.

Bestalde, patioko espazioaren eraberritzea naturalizazio prozesu baten bidez egitea aurreikusten da eta 610.000 euro eskatu dira.

urdaneta irudia 2

 

urdaneta 3D elebitan

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image