LOREZAIN PEOI LAN POLTSA (BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK)
Ordiziako Udalean sor daitezkeen beharrei erantzuteko, lorezain peoi lanposturako lanpoltsa osatzeko onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrendak osatu dira (atxikita)
Erreklamazioak aurkezteko epea bi mila eta hamabiko urriaren 24a arte irekitzen da. Egon daitezkeen erreklamazioak aztertu eta dagozkion erabakiak hartu ondoren, behin betiko zerrendak Udal iragarki taulan jarriko dira, eta bertan azalduko dira Epaimahai kalifikatzailearen osaketa eta probaren eguna eta ordua.