Image
Image

URTARRILAREN 12AN DENOK BILBORA!

 “GIZA ESKUBIDEAK, KONPONBIDEA, BAKEA. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA”

u124a

Ordiziako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.

Giza Eskubideen Deklarazioaren edukiak aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe utzi behar direla uste dugu. Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre gelditzea, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea zigorra bete duten 67 presoak libre gera daitezen. Aitzitik, giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko prestutasuna adierazten dugu, betiere modu eraikitzailean egiazko konponbideak bilatu nahian.

Hori horrela,Ordiziako Udalak datorren urtarrilaren  12an (larunbata), Bilbon ospatuko den mobilizazio orokorrean parte har dezazun dei egin nahi dizu. 

ZERBITZU OROKORREKO ETA LOREZAIN PEOI LANPOSTUETARAKO B FASEAREN EMAITZAK

Argitaratu dira dagoeneko probak gainditu dutenen zerrendak 

Abenduaren 18an eta 19an zerbitzu orokorreko peoi eta lorezain peoi lanpostuetarako eginiko proben behin behineko emaitzak ondorengo loturan sartuta, http://www.ordiziakoudala.com/eu/udala/lan-eskaintza , ikusi daitezke.

Erreklamazioak aurkezteko epea ABENDUAREN 28ra arte egongo da irekita. Erreklamaziorik egon ezean, zerrenda behin betikoa izango litzateke. Bestetik,  iragarki taulan argitaratuko da euskararen 1 hizkuntza eskakizuna egiaztatuta ez dutenentzat probaren data eta eguna  (proba ez da derrigorrezkoa)

MAJORIKO ZUZENDARI LANPOSTUAREN KONTRATAZIO PROZESUA MARTXAN JARRIKO DA

PRENTSAURREKO ONAErabakia Majoriko Administrazio Kontseiluan hartu zen asteazkenean

Igor Egunerek eta Eñaut Gereñuk prentsaurrekoa eskaini zuten atzo goizean kiroldegiko zuzendari lanpostuaren kontrataziorako prozesuaren nondik norakoak azaltzeko.

Igeriketa Lantzen enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu zenetik, 2011ko uztailean, Udalak arazo askori egin behar izan dio aurre. Ordura arteko kudeaketa integrala alde batera uzteaz gain, urrian Eñaut Gereñu kontratatu zuen kiroldegiaren kontrol zuzena bermatuko zuen antolaketa eredu berri bat ezartzeko asmoarekin.

ALERTA LARANJA

alerta laranjaEusko Jaurlaritzako larrialdi sailak iragarri duenez gaur gauean haize zakarragatik alerta laranja izango dugu. Honenbestez, Udalak herritarrei eta batez ere herrian zehar burutzen ari diren obretan dabiltzanei, ondorengo gomendioak helarazten dizkie: 

1.- Ateak, leiho eta toldoak itxi eta ondo tinkatu.

2.- Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.

3.- Obratako andamio, garabi eta obrako beste elementuak tinkatu.

4.- Kalean baldin bazaude urrundu erlaitz, zuhaitz eta publizitate hesietatik.

Bide batez, jakinazi Udaltzaingoak herrian zehar dauden obretako ardurdunei egoeraren berri eman diela. Babes zibileko boluntarioek ere egoeraren berri badute eta arratsaldetik aurrera alertan egongo dira gerta daitezkeen egoeretan laguntzeko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image