MAJORIKO ZUZENDARI LANPOSTURAKO ONARTUEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA
Erreklamazio epea apirilaren 25ean amaitzen da
Ezagutzera eman da dagoeneko Majori Kiroldegiko zuzendari lanposturako onartuen behin behineko zerrenda.
Ezagutzera eman da dagoeneko Majori Kiroldegiko zuzendari lanposturako onartuen behin behineko zerrenda.
Gaur aurkeztu du Iñaki Petxarroman kazetari lasartearrak "Su haietatik, ke hauek" liburua arratsaldeko 19:30etan Pleno Aretoan. Liburua 10 urteko istorio bilduma da. 2002an Gipuzkoako Hondakinen Plan Nagusia argitaratu zen eta kazetariak hondakinen kudeaketaren jarraipen sakona egin zuen 2012ra arte; liburua argitaratu zuen urtera arte alegia. Aipatutako Hondakinen Planaz gain, atez ateko sistemaren, erraustegiaren eta honen gainean zenbait alderdi politikok dituzten interes ekonomikoen inguruan aritu da.
Ordizia Eginez udal aldizkariko 9. zenbakian argitaratu zen Eman euskara elkarri! artikuluan akats bat dago; Korrika 18ko eragileen zerrendan izen batzuk falta dira. 21 ageri dira, baina guztira 26 izan ziren testigua eramateko ardura izan zutenak.
Iñaki Petxarroman kazetari lasartearrak erraustegiaren inguruan sortu den polemika biltzen du "Su haietatik, ke hauek" liburuan; kazetari denetik hondakinen kudeaketarako estrategien nondik norakoak gertutik jarraitzeko aukera izan du. Hondakinak Kudeatzeko Plan Nagusia 2002an abiatu zen eta kazetariak honen 10. urteurrenarekin batera plazaratu zuen liburua.
Datorren asteazkenean aurkeztuko du Petxarromanek "Su haietatik, ke hauek" liburua Udaletxeko Pleno Aretoan arratsaldeko 19:30etan.