UDALAK LAU LANGILE KONTRATZEKO DEIALDIA EGIN DU
Asteazkenean, hilak 30, bukatuko da izena emateko epea
Ordiziako Udalak lau langile kontratatzeko deialdia egin du. Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, Ordizian gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egotea, familia kargak izatea eta euskara izango dira langileek bete beharko dituzten baldintzak. Gipuzkoako Foru Aldundiak 30.000 euroko laguntza emango ditu enplegua sustatzeko helburu duen deialdi honetarako.