Image
Image

HAUTESLE-ERROLDARI ERREKLAMAZIOAK EGITEKO EPEA APIRILAREN 7TIK 14RA, BIAK BARNE

2014-04-03 hautes Herritarren arretarako udal bulegoan aurkeztu behar dira erreklamazioak

Datorren maiatzaren 25ean Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak izango dira. Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die Hautesle- Erroldan ageri diren datuei erreklamazioak egiteko epea apirilaren 7tik 14ra bitartekoa izango dela, bi egunak barne. Udalak dei berezia egiten die bizilekuz aldatu direnei (2014-1-30a aurreko aldaketak), eta 18 urte egin berri izan eta lehen aldiz botoa eman behar dutenei. Herritarren Arretarako Udal Bulegoan aurkeztu behar dira erreklamazioak, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30era bitartean.

MARTXOARI ZEGOKION OSOKO BILKURA BIHAR EGINGO DA

2014-04-02 osokobilkura Hamar puntuko aztergai zerrenda izango du Udalbatzak, tartean gazte lokalak arautzeko ordenantza. Bilkura 19:30ean hasiko da, ez 19:00etan

Ordiziako Udalbatzak bihar osteguna, hilak 3, egingo du martxoari zegokion osoko bilkura. Berez, aurreko astean zen egitekoa, baina agenda arazoak direla astebete atzeratzea erabaki zen. Ordua ere ez da ohikoa izango, 19:30ean hasiko baita plenoa 19:00etan izan ordez. Hamar puntuko gai zerrenda aztertuko du Udalbatzak, tartean, Gazteentzako lokalen udal ordenantza.

ORDIZIAKO UDALAREN ENPLEGU PLANEAN IZENA EMATEKO AZKEN EGUNAK

2014-03-11 lana Datorren astelehenean, hilak 17, bukatzen da Ordiziako Udalak sortutako zortzi lanpostuetan izena emateko epea

Datorren astelehenean, hilak 17, bukatzen da Ordiziako Udalak sustatutako Enplegu Plana 2014 programan izena emateko epea. Zortzi dira udalak sortutako lanpostuak, bost peoi eta lorezain lanekin lotuak, eta beste hiru administrazio lanei dagozkionak. Udalak argitu nahi du lanpostu horietarako bete beharreko baldintzak hilaren 17a baino lehen bete behar direla. Pertsona aukeratuak apirilaren 28an hasiko dira lanean. Enplegu Planari eta kontratazioei buruzko informazio guztia, hemen.

UDALAK ARGITU NAHI DU EZ DUELA HERRIAN INOLAKO INKESTARIK EGITERIK AGINDU

2014-03-04 udala Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die aparteko enpresa bat ari dela lan hori egiten

Azken hamabost egunetan inkesta batean parte hartzeko eskaintza eginez telefono deia jaso dute Ordiziako hainbat etxetan. Inkesta horretan, besteak beste, udalaren eta herri mailako jarduerei buruzko galderak egin zaizkie herritarrei. Horietako bizilagun batzuk udaletxera zuzendu dira ea inkestari hori udalak sustatua izan den galdetuz. Horren aurrean, Ordiziako Udalak herritarrei jakinarazi nahi die ez duela inolako inkestarik egiterik agindu, eta aparteko enpresa bat ari dela lan hori egiten.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image