Image
Image

SANTANAZALEEN EGUNARI BURUZ INFORMAZIOA EMATEKO BILERA

2014-06-19 santanazaleHilaren 27an izango da Barrena kultur etxean, 19:30ean

Hurrengo ostiralean, hilak 27, Santanazaleen egunari buruz informazioa emateko bilera bat egingo da Barrena kultur etxean, 19:30ean. Bilerara 2013ko uztailaren 1etik 2014ko ekainaren 30era bitartean ezkondu diren edo ezkondu behar diren bikoteak daude gonbidatuta.

ALOKAIRU SOZIALEKO ERREGIMENEAN ETXEBIZITZA LIBREEN ERRENTAMENDUA BULTZATZEKO DIRU-LAGUNTZA PROGRAMA

2014-06-02 etxeakPrograma honetaz baliatu, eta etxebizitza errentan hartu edo eman nahi dutenek uztailaren 21a arteko epea dute izena emateko

Alokairu sozialeko erregimenean etxebizitza libreen errentamendua bultzatzeko diru-laguntzak emateko OINARRIAK, eta programan parte hartzeko etxebizitzen eta jabeen oinarriak (onartu ditu Ordiziako Udalak. 25.780 euro bideratu ditu udalak programa honetara, eta kopuru hori honela banatuko da: Errentamendu modu orokorrerako (%50) eta bestea erdia Gazteen errentamendua sustatzeko (%50). Interesatuek uztailaren 21a arteko epea dute izena emateko. Ekainaren 9an, programa honi buruz informatzeko bulegoa zabalduko da udaletxeko arkupeetan.

BESTE BI LANPOSTUREN DEIALDIA

2014-06-02 azokaPertsona interesatuek Lanbidera jo behar dute ekainaren 15erako

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako enplegua sustatzeko toki ekintzen programaren barruan, Ordiziako Udalak ondorengo bi eskaintzak egin ditu aldi baterako kontratazioak egiteko: Hiri-Hezitzailea programa eta Ondare Ukiezinaren berreskurapena. Bi lanpostuak 6 hilabeterako izango dira, %60ko lanaldian. Lanpostu hauetara aurkeztu nahi diren pertsonek Lanbidera jo behar dute. Izena ekainaren 15a bitarte eman daiteke.

BIHAR EGINGO DA MAIATZARI DAGOKION OSOKO BILKURA

2014-05-28 osokobilkuraHiru mozio, eta udalaren eta aldundiaren mendekoen arretarako etxeko laguntza finantzatzeko hitzarmena daude gai ordenaren puntuen artean

Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 29, egingo du maiatzari dagokion osoko bilkura, 19:00etan hasita. Korporazioak 11 puntuko gai ordena izango du aztergai, hiru mozio tartean, bi talde sozialistak aurkeztutakoak eta bat Bildurena, euskal selekzioaren ofizialtasunari buruzkoa. Mendekoen arretarako etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko hitzarmena ere onartuko da biharko bilkuran.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image