DAGOENEKO LANEAN ARI DIRA ENPLEGU PLANAREN BITARTEZ KONTRATUTAKO ZORTZI LANGILEAK
Peoi eta lorezain lanetarako bost langile kontratatu dira, eta hiru gizarte eta administrazio lanetarako
Dagoeneko lanean ari dira Ordiziako Udalak martxoaren hasieran martxan jarri zuen Enplegu planaren bitartez kontratatutako zortzi langileak. Mantentze eta lorezaintza lanetako bost langileak apirilaren 28an hasi ziren lanean, eta gizarte eta administrazio lanetarako hiru langileak joan den asteazkenean, maiatzaren 7an. Kaleko peoi eta lorezain lanetarako lanpostuen deialdia familia-kargak dituzten langabe helduen egoera aintzat hartuta egin zen. Administraritza lanetarako hiru lanpostuak, berriz, 30 urtez azpiko gazteak lan munduan txertatu eta lan eskarmentua hartzeko helburuarekin sortu dira.