UDAKO OPORREN AURREKO AZKEN OSOKO BILKURA BIHAR
Zortzi puntu izango ditu aztergai biharko saioan Udalbatzak
Ordiziako Udalbatzak udako oporren aurreko azken osoko bilkura egingo du bihar, hilak 23, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. Ostegunean egin ohi dira plenoak Ordizian, baina Santa Ana jaien hasiera dela eta, asteazkenera aurreratu dute. Bilduk eta EAJk aurkeztutako mozio bana, eta mendekoen arretarako etxe laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ordiziako Udalaren arteko hitzarmena daude gai-zerrendan, besteak beste.