Image
Image

JAKINTZA ETA URDANETAKO IKASTURTE AMAIERAKO FESTAK ASTEBURUAN

onaaaEkitaldi desberdinak antolatu dituzte

Asteburu honetan, ekainaren 15 eta 16, ospatuko dute Jakintza ikastolak eta Urdaneta ikastetxeak ikasturte amaierako festa. Larunbatean Jakintzaren txanda izango da eta igandean, aldiz, Urdanetarena. Puzgarriak, tailerrak, Grand Prixa, dantza saioak edota bingoa moduko ekitaldiak daude, bestak beste, programatuta. Izena eman dutenek bertan bazkaltzeko aukera izango dute baita ere.

SANTANAZALEEN EGUNAREN INGURUKO BILERA

santanaEkainaren 21ean Barrena Kultur Etxean

Santanazaleen egunari buruz informazioa emateko bilera bat egingo da ekainaren 21ean, arratsaldeko 19:30tan, Barrena Kultur Etxean. Bertara 2012ko uztailaren 1etik 2013ko ekainaren 30era bitartean ezkondu diren edo ezkondu behar diren bikoteak daude gonbidatuta.

FESTETAKO AURRESKUAN IZENA EMATEKO EPEA

aurreskuEkainaren 10 eta 11n egongo da zabalik 

Festetan haurrek dantzatzen duten aurreskuan izen ematea ekainaren 10, astelehena, eta 11n, asteartea, izango da Barrena Kultur Etxean. Goizez 10:00etatik 12:30etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 

GREBA OROKORRA

6c61f63b3230c876ead4b8f3c4c28121 XLEskubide sozial eta laboral duinen alde

Greba Orokorrerako deialdia Euskal Herriko ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek egin zuten asteartean. Eskubide sozial eta laboral duinak aldarrikatzeko helburuarekin antolatu dute greba.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image