Image
Image

SASIKER TALDEAK ZABORREN INGURUKO IKERKETAREN AURKEZPENA ESKAINI DU

1Ordiziako zaborren inguruan eginiko ikerketaren emaitzak eman dituzte ezagutzera

Maite Kintanilla Lete, Miren Intxausti Arregi, Nerea Kalderon Egia, Oihana Arratibel Elizegi, Josu Areizaga Iruretagoiena eta Uxue Urzelai Dorronsoro dira Sasiker taldea osatzen dutenak eta 2012an zaborren inguruko ikerketaren nondik norakoak azaltzeaz arduratu direnak.

SEGURTASUNAREN INGURUKO PRENTSAURREKOA

IMG 2132 1Herrian egiten ari diren lapurreten inguruan informazioa eta hartutako neurriak eman dituzte ezagutzera

Igor Egurenek, Alkateak, Iban Asenjok, Zerbitzuetako Zinegotziak, eta Aitor Eskalantek, Udaltzainburuak prentsaurrekoa eskaini dute azken hilotan herrian egiten ari diren lapurreten inguruan herritarrei informazioa emateko eta bide batez, Udalak hartu dituen neurrien berri emateko.

ZABORRAREN INGURUKO IKERKETAREN AURKEZPENA

2013-03-27 Zaborraren ikerketa SasikerMartxoaren 27an 18:00etan

Datorren asteazkenean Sasikerren aurkezpena ospatuko da Udaletxeko pleno aretoan arratsaldeko 18:00etan. "Ordizia aldatzen: gure zaborrarekin zer?" lelopean zaborraren ikerketaren inguruko aurkezpena eskainiko da. 

Ohar modura esan, gaztelerara bat-bateko itzulpenak egongo direla. 

MAJORI KIROLDEGIKO ZUZENDARI LANPOSTUARAKO DEIALDIA

Majori fatxada 1

Majori kiroldegiko zuzendari lanpostuko kontrataziorako prozedura martxan da.

Udalak beharrezkoa ikusten du zerbitzuen eta kudeaketaren kontrol publikoa bermatzeko Majori kiroldegiko zuzendaria Udalaren menpe egongo den langilea izatea, beraz, langile bat kontratatzeko prozedura martxan jarri da.
 

 

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image