Image
Image

Gipuzkoako XXIV. Odolki lehiaketa ospatuko da bihar

Gipuzkoako odolki egile eta harakinek hitzordua dute,  azaroaren 29an,  Ordizian. Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak Ordiziako Udalarekin batera Gipuzkoako XXIV. Odolki lehiaketa antolatu baitute. Irabazleak txapela, garaikurra eta diploma jasoko du, eta bigarren eta hirugarren tokian sailkatzen direnei diploma eta garaikurra bana emango zaie; laugarren, bosgarren eta sailkatuei diploma.

Odolki onena zein den erabakiko duen epaimahaia gastronomia eta beste arlo batzutako adituez osatuko da. Aurtengoan, Ordizian izango dira: Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Iker Markinez (Kaxola, Beasain), Yuli Aparicio (Bai Bidea Jatetxea, Zumaia- JAKITEA) eta Arantxa Arrizabalaga (Kattalin Erretegia, Beasain) sukaldariak, Juanma Garmendia (FECOGA); Tere Madinabeitia (Goierriko Hitza), Eli Belauntzaran (Diario Vasco) eta Aitor Buendia (“La Ruta Slow” Radio Euskadi) kazetariak eta Cristina Lirola (Basque Culinary Center).

Odolkia dastatzerakoan, azken batean, txiki-txiki eginda doazen osagaien artean oreka behar du: osagaien tamaina, zenbat gantz, tipula edo odol nahasketa duen. Barazkiek berdin samar txikituta egon behar dute.

Lehiaketa honen bitartez,  betiko produktu honen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi da. Halaber, kontsumitzaileari aukeran zer nolako produktua duen erreferentzia argi bat eman nahi zaio, baita gipuzkoar odolkiaren kalitatea zein den jakiteko parametro zehatzak eskaini ere. Lehiaketa martxan dagoen bitartean, Ordiziako Oianguren Ikastetxeko ikasleak odolki pintxoak salduko dituzte eta lortutako diru sarrerak ikasleek aukeratutako helburu batera bideratuko dira.

Gipuzkoako XXIV. Odolki lehiaketa

 - OINARRIAK -

  • Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, Gipuzkoan harategi, txerri-egile eta odolki egileak, dagokien epigrafe fiskalean alta emanda daudenak eta dagokion osasun baimena eta bere kasuan osasun-erregistroa dutela egiaztatzen dutenak.
  • Gipuzkoako odolki bezala ulertzen da ondorengo osagaiak soilik dituena: tipula, porrua, odola, txerriaren gantza eta espeziak bere kasuan, guzti hori heste naturalean beteta.
  • Izen-ematea urriaren 27an ireki zen eta azaroaren 24an amaituko da; horretarako ondorengo telefonora deitu beharko dute: 943 425557 (Gipuzkoako Harakin eta txerri-egile elkarteko egoitzara), non izena eta helbidea hartuko zaien.
  • Lehiakide bakoitzak 7 ODOLKI emango dizkio antolakuntzari, hauek mezulari batek jasoko dituelarik. Odolki gehigarriak Ordiziako ikastetxeetako ikasleen urte amaierako bidaiaren ordainketarako erabiliko da, berauek Lehiaketaren antolaketan egiten duten lana eskertuz.
  • Epaimahaiak dagozkion dastaketa irizpideak erabiliko ditu bere epaia emateko.
  • Epaimahaia Gastronomia eta ostalaritzan adituak diren pertsonek osatuko dute.
  • Irabazlea, epaimahaiaren esanetan puntuazio altuena lortu duena izango da eta lehen postua ez da hutsik geldituko.
  • Antolakuntzak ondorengo sariak emango ditu:
    • Garaikurra, Txapela eta diploma lehen sailkatuarentzat.
    • Garaikurra eta diploma bigarren eta hirugarren sailkatuarentzat.
    • Diploma laugarren, bostgarren eta seigarren sailkatuentzat.
  • Lehiaketaren data azaroaren 29an izango da (asteazkena), Ordiziako Plaza Nagusian goizeko 10.00tan.
  • Lehiaketako emaitzari buruzko edozein alegazio edo erreklamazio idatziz egin beharko da, bertan erreklamazioa egiten duenaren izena eta arrazoiak azalduz. Baldintza hauek betetzen ez dituzten erreklamazioak ez dira onartuko.

Igandean amaituko da Barroko Aire

Igandean, 18:30etan, parrokian aurtengo Barroko Aire jaialdiko azken kontzertua eskainiko du, doan, Kup taldeak.

Liburu Txiki Cook, irakurzaletasuna eta gastronomia uztartuz

Ordiziako Udalak ekimen berri bat jarriko du martxan, Liburu Txiki Cook ekimena. “Arrakasta handia du Ordizian “Liburu baby kluba” saioak, non haur txikienak irakurzaletasunera gerturatzen diren, euskaraz, erderaz eta ingelesez liburuak irakurriz. Orain aurkezten ari garen ekimen hau egitasmo horren luzapena da, irakurzaletasuna txikitatik sustatzeko eta auzoei bizitza emateko”, azaldu du Ainhoa Jimenez, hezkuntza zinegotziak.

Proposamen honen helburua Ordiziako elkarte gastronomikoetan jarduera garatzea da, irakurzaletasuna, gastronomia, bizikidetza eta kultura espazio bakar batean uztartuz. Hala, herritarrak tokiko kulturaren parte diren elkarte gastronomikoez gozatzeko aukera izango dute. Liburu Txiki Cook-ek euskal kultura eta munduko kultura ezberdinak sustatzen ditu, eta hau ere aipaturiko hiru hizkuntzetan garatzen da.

Hala, azaroaren 15ean Altamirako Altarte elkartean eta abenduaren 13an Buztuntzako Argiberri elkartean martxan jarriko da egitasmo hau. 3-5 urteko haurrei zuzenduta dago eta izen ematea liburutegian egin daiteke, eta saio bakoitzeko 20 haurrentzako aforo maximoa izango du. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, eta 5 zatitan banatuta egongo da:

  • Ongietorria: elkarte gastronomikoari ongietorria emango zaio ea jardueraren nondik norakoak azalduko dira labur-labur.
  • Bigarren zatia: ongi etorri kantak eta errimak, eta gastronomiarekin lotutako haur literaturako lehen liburuaren irakurketa egingo da.
  • Hirugarren zatia: zerbait osasungarria, erraza eta azkar prestatzen dena egingo da; adibidez, fruta entsalada bat. Hala, familiak elikadura osasungarria hartzera motibatuko da.
  • Laugarren zatia: askaria eta bizikidetza. Atal honetan, familiek elkarrekin bizitzeko espazio bat sortu nahi da, elkarte gastronomikoen tradizioa esperimentatuz.
  • Bosgarren zatia (agurra): abestiak eta agur-errimak abesten dira, haurrek jarduera amaierara iritsi dela identifikatzeko.

“Ordiziako familientzako ekimen interesgarria dela iruditzen zaigu, eta bertan parte hartzeko deia egiten zaizue”, gehitu du zinegotziak.

Badator XX. Ordiziarrock

“Ate joka dugu aurtengo Ordiziarroka. Ia 20 urte badira, eta pozik gaude atera dugun kartelarekin eta baita egin dugun ibilbideagatik ere”, azaldu du Urko Ruiz de Apodaka, Ordiziarrockeko antolatzaileak. “Eboluzio total bat” izan dela agertu du: “ia ezer gabe hasi ginen eta begira orain zertan bihurtu den, ez bakarrik Ordiziarrock baizik eta urte osoan egiten diren ekitaldiak”. Lan “gogorra” dela gaineratu du, “lan asko” dagoela atzetik. Hala ere, Ordiziarrockek lan talde oso finko eta konprometitua duela, eta hori beharrezkoa dela halako jaialdi bat antolatzeko.

WhatsApp Image 2023 10 17 at 12.50.09

Pello Ramirez akordeoi eta biolontxelo jotzaile ordiziarrak eta Nacho Soto pianista asturiarrak irekiko dute 20. urteurreneko jaialdia, D’elikatuzen, urriaren 19an, 19:00etan. “Ohikoa denez, jaialdiari hasiera emango dion kontzertua intimoagoa izango da frontoiko kontzertuen aldean, eta aurtengoa are bereziagoa izango da etxeko artista handi baten eskutik etorriko baita”, zehaztu du antolatzaileak.

Ostiralean Bake Faltsua taldeak 21:30etan hasiko du kontzertua Beti Alai pilotaleku kanpoan. Ordiziako punk rock taldea izango da eta 2019an ‘Bestelako ezpala’ lana kaleratu zutenetik eszenatoki gainean zaildutako musikari gazteok igoko dira oholtzara. Horren ondoren, Zarauztik etorriko dira Andrea, Nerea, Jone eta Imanol, Ginger taldeko kideak, postpunk doinuak beso azpian, eta iaz kaleratutako lehen lan luzea oinarri. 23:00etan hasiko da saio hau.

Ostiraleko eskaintzan karteldegian aldaketa bat izan da eta azkenean ez da Delirium Tremens taldea izango, osasun arazoak medio. Azkenean, Josetxu Piperrak etorriko da Riber Rock Bandak lagunduta Piperrak talde mitikoaren abestiekin frontoia girotzera, 00:30etatik aurrera. Josetxu Piperrak, Piperrak punk talde mitikoaren liderra, eszenatokietara bueltatu zen 2015ean Riber Rock Band taldearekin.

Larunbatean, urriak 21, Balloon Frame taldeak Hip Hop eta Rap doinuak ekarriko ditu Ordiziara. 23:00etan, Kerobiaren txanda izango da. bi hamarkadako ibilbide luze eta oparoa duen talde iruindarrak, ez du 20. urteurrena galdu nahi izan, eta iaz osasun arazoengatik huts egin ostean, larunbatean oholtza gainean izango dira.

Belako izan zen Ordiziarrock XX. edizioaren lehen baieztapena, iazko jaialdia amaitu eta biharamunean bertan. Mungian sortu eta mundu osora zabaldu den taldea izango da aurtengo jaialdiko kartel buru nagusietako bat. Gainera, disko berria kaleratu eta egun gutxira etorriko dira, eta beraz, doinu berri horiek entzuteko aukera izango da.

“Azkenik, pilotalekuan giroa denbora guztian gori-gori mantentzeko DJ apartak izango dira: ostiralean Balins Rock & Roll DJ eta larunbatean N-Lezz.


logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image