Image
Image

'Ordizia historian barrena' ibilbidea eskainiko da igandean

Igande honetan, hilak 8, 10:30etan “Ordizia historian barrena” doako Ibilbidea (Europako ondare jardunaldiak). Ibilbide honetan kasko historikoaren bisita gidatua egingo da, Santa Maria Eliza ezagutuz eta ibilbide bat eginez alde zaharreko eraikin garrantzitsuenak ezagutuz: Plaza Nagusia, Abaria Jauregia, Sujetoenea, Udaletxea, Barrena Jauregia, Andrés Urdanetaren Eskultura, Zabala Jauregia... Izen ematea: D´elikatuzen.

Santa Ana aldizkaria salgai

2023. urteko Santa Ana aldizkaria dagoeneko D´elikatuz zentroan, Larratxa-Mujika liburu dendan eta Buztuntzan (Manso liburu dendan edota Asunen dendan) eskura daiteke. Prezioa: 7 €.

Goierriko X. Jazzaldia

Iristear dugu jazz-aren jaialdia. Asteazkenean hasi eta ostiralera arte Goierriko Jazzaldiaren hamargarren edizioa ospatuko dugu Ordizian, eta larunbatean hitzordua Araman izango da.

Jazzaldia 10

XII. Nikolas Lekuona argazki lehiaketaren erakusketa, zabalik

Maiatzaren 19an, arratsaldeko 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian irekiko da XII. Nikolas Lekuona argazki lehiaketaren erakusketa.

Ikusgai egongo diren obren katalogoa: https://issuu.com/barrenakulturetxea/docs/2023-05-19_katalogoa_ortzadar_nikolas_lekuona

Erakusketa ekainaren 9 arte egongo da, astelehenetik ostiralera 09:00tatik 19:00etara.

 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image