Pello Ramirez eta Nacho Sotoren emanaldia, bihar
Ostegun honetan Ordiziako Udalak antolatuta Foru Aldundiaren laguntzarekin “Bizi Musika” zikloan, hirugarren kontzertua izango dugu, Pello Ramirezen (akordeoioa eta txeloa) eta Nacho Sotoren (pianoa) eskutik . Hitzordua Herri Antzokian, arratsaldeko 19:30etan.
Pello Ramirez Intxausti ordiziarraren musika prestakuntza akordeoiari lotuta egon zen hasiera batean. Musika tresna horrekin parte hartu zuen, eta hainbat lehiaketatan saritu zuten, bai nazio mailan, bai nazioartean. Ondoren, Roman Jablonsky maisu kontzertistarekin hasi zuen bere heziketa txellistikoa, eta ohorezko aipamena lortu zuen Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Bere ibilbide eklektikoak interpretazioaren eta konposizioaren alderdiak hartzen ditu, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta Alos Quarteten aritu izan da, baita Benito Lertxundi, Dulce Pontes, Alfredo Kraus eta abarrekin kolaborazioak eta grabazioak ere. Bereziki nabarmendu behar da estudioko musikari gisa egindako lan handia. Konposizioaren arloan, eszenarako musika, dokumentalak eta film laburrak sortu ditu. 2005eko martxoan argitaratu zuen bakarkako lehen diskoa, “Haize oihalak”, txeloa, akordeoia eta pianoa jotzeko tzeko konposizio propioen bilduma. Gaur egun, konposizio horiek kontzertuetan eskaintzen ari da, bere sormen-jarduerarekin eta hainbat talde eta bakarlarirekin lankidetzan.
Nacho Soto gijondarra, piano-jotzailea, teklatu jotzailea eta musikagilea da. Musika-ikuspegi berezia du, jazz garaikidea eta musika klasikoa nabarmentzen diren hainbat musika-generoren arteko elkarrizketaren emaitza. Besteak beste, Donostiako Heineken Jazzaldian, Madrilgo JAZZALDIAN, Gijongo Jazzaldian, Hondarribian Jazzaldian eta Goierriko Jazzaldian parte hartu du, eta areto handietan jo du, hala nola Donostiako Kursaal Auditorioan eta Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian eta Campos Eliseosen, Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan eta Gijongo Jovellanos Antzokian.
Ostegun honetan Herri Antzokian eskaintzen diguten proposamena Pello Ramirezen “Haize oihalak” lanetik abiatzen da, haizean ehundutako musika, inspiratua, intimista, … paisaia onirikoetatik sortzen den musika, uraren gainazal osoa zeharkatuz, eskuekin Lurrera eramaten gaituena… musikak berak bakarrik sortarazten diguna gure baitan entzutean.
Sarrerak aldez aurretik salgai Barrena Kultur Etxean eta ostegunean bertan Herri Antzokian.