Image
Image

Suspertze ikastaroa eskainiko du DYAk

PHOTO 2020 02 18 09 25 38

Ongizatea eta Osasuna sustatzean egiten duen lanaren barruan, DYAko Irakaskuntza Eskolak maiatzerako pertsona orori irekiak dauden hainbat jarduera antolatu ditu Ordizian.

  • Bihotz-Biriketako Suspertze tailerra Familian


    Otsailaren 29an, larunbata, Udaletxeko Pleno Aretoan. 

Helduak (aita/ama, aitona/amona, osaba/izeba…) guztira 6 urtez gorako hiru umeekin eman dezake izena, eta 2 ordutan, eta modu erraz eta praktiko batean, bihotz-geldialdi bat identifikatzen eta honen aurrean jokatzen ikasten dute. Gainera, etxeko txikienekin aldarte ona pasatzeko aukera paregabea izan daiteke.

Lantegiaren kostua 10€-koa izango da helduentzat eta DOAKOA 17 urtez beherako guztientzat.

 

  • DOAKO DYA Hitzaldia – Lehen Sorospenak

    Martxoaren 5ean, 19:00etatik 21:00etara, Barrena kultur etxean.
    Bertan hainbat gai tratatuko dira. Horien artean itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak… izango dira.

Lekuak mugatuak dira, emandako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko. Izena eman edo informazio gehiago beharrez gero, deitu 943 46 46 22ra edo sartu www.DYAgipuzkoa.com.

Larriadi etxea egokitu du Ordiziako Udalak

Ordizia. Larrialdi etxea

Larrialdi sozialeko egoeran dauden ordiziarrei erantzuna emateko bideratuko da

Ordiziako etxebizitza batean larrialdi etxe bat egokitu du Ordiziako Udalak. “Erabilgarri ez zegoen Udal ondasun bat da etxebizitza hau, eta orain larrialdi egoeran daudenei zuzenduko diegu”, azaldu du Ainhoa Jimenez, Ongizate, Hezkuntza eta Berdintasun zinegotziak. Aste hauetan altzariz hornituko da, eta erabilgarri egongo da. Etxebizitza hau irisgarritasun baldintzetara egokitzeko obra bat egin da, helburua larrialdi egoerei erantzutea delako.

Ordiziako Udalean badago ordenantza bat larrialdi sozialen inguruan eta hala zehazten du nork erabili ahalko duten. Batetik, gizarte egoerak artatzeko harrera-etxebizitzak. Etxebizitza hauetan alojamendua eskaintzen zaie iraupen laburreko egonaldia behar duten pertsonei edo familia unitateei, premia edo gizarte larrialdi baten ondorioz, etxebizitza gabeziari aurre egiteko. Tartean dauden kasuak izan daitezke, adibidez, hondamendiak, suteak eta uholdeak. Hauen kasuan, etxebizitzaren erabilpena egin ahal izateko aportazio ekonomiko bat egin beharko da, errentaren araberakoa.

Bestetik, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko etxebizitza. Etxebizitza horietan alojamendua eskaintzen zaie iraupen laburreko egonaldia behar duten emakumeei eta bizikidetza unitateei, indarberritzeko eta etxeko indarkeriaren egoeraren bat gaintzeko, baldin eta babeserako neurririk behar ez bada. Kasu hauetan, doakoa izango da erabilpena.

“Ordiziako Udala konziente da populazioaren adinaren igoeraz, eta, horregatik, ordenantzaren barruan sartu nahi da osasun arazo batzuk medio mugikortasun ahalmena galtzen dutenek ere larrialdi etxea erabili ahal izatea, errehabilitazio edo etxean beharrezko irisgarritasun aldaketaketa moldaketak egiteko behar den denbora tartean. Horregatik, datorren Plenora eraman nahi da gaia, behar diren eguneratze tramiteak egin eta azken puntu hau ere ordenantzan sartu ahal izateko”, gehitu du zinegotziak.

Erabilera mugatuta

Egoera berezietan izan ezik, zerbitzu hau alojamendua eskaintzera mugatuko da, eta ez da inolako zaintzarik eskainiko. Era berean, alojamenduan ez da bertan hartutako pertsonak zaintzeko langilerik izango, eta etxebizitza ez da inolaz ere mugarik gabeko aldi baterako utziko. Oro har, iraupena lau hilabetekoa izan ahalko da, kontratua sinatzen den egunetik aurrera. Edonola ere, Udal etxebizitzaren egiten den gehienezko iraupena ezin izango da zortzi hilabetetik gorakoa izan.

Ordizian bizi diren pertsona edo bizikidetza unitate guztiek erabili ahalko dute zerbitzua, gutxienez, sei hilabeteko antzinatasun jarraitua izan beharko dute erroldan. Tramitazioa, berriz, Gizarte Ongizate sailaren bitartez tramitatu behar da eta eskaeraren tramitazioa eta balorazioa Gizarte Zerbitzuetako teknikariek egingo dute.

Familia ugariei OHZ ordaintzeko laguntza emango zaie

Ordizia. OHZ IBI

Ordiziako Udalak, 2020ko urteari dagokion Ondasun Higiezinengatiko Zergan (OHZ) hobaria eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte ireki du.

Eskaeraren baldintzak honakoak dira: hobaria %50ekoa da familia ugari orokorrentzat eta %75ekoa familia ugari berezientzat.
Hori emateko ezaugarriak eta ekarri beharreko agiriak:

  • Ohiko Bizitokia: familia guztia erroldatuta egotea.
  • Etxearen balio katastrala 130.000 eurokoa edo gutxiagokoa. Balio katastrala altuagoa balitz, hobaria kopuru horretarainokoa izango da.
  • 2018ko Errenta aitorpenaren kopia, Gipuzkoako Foru Aldundiak onartua.
  • Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak emandako familia ugariaren titulua indarrean izatea.
  • Beste Ondasun Higiezinen jabe ez direla adierazteko Zinpeko adierazpena (garaje bat, trasteleku bat edo jarduera profesionalean aritzeko lokala izan ezik). Herentziazko higiezinetan jabegotza zati-banatuta egotea onartuko da, beste etxebizitza baten baliora iristen ez bada.
  • Ez dute hobaririk izango 60.000 eurotik gorako errenta duten familiek.

    Helbide elektronikoa.Informazio gehiago behar izanez gero 943885850 telefonora dei daiteke.

Saski solidarioa martxan da

IMG 4258

Zortzigarren urtez 'Saski solidarioa' izeneko ekimena jarri da martxan. Caritasek, Herriko ikastetxek, Garagune zentroak, Zuhaizti gizarte zentroak eta Ordiziako Udalak elkarlanean garatzen dute  ekimena 'Ordizia Hiri Hezitzailea' proiektuaren barruan.

Gauzak horrela, behar gehien dutenentzako janari eta material bilketa egingo da, abenduaren 19ra bitartean. Herriko ikastetxeetan, Garagunen eta Zuhaizti zentroan utzi ahalko dira; ondoren, Caritasek kudeatuko du. Adur Ezenarro, Ordiziako alkateak, ekimenaren garrantzia nabarmendu du eta gutxien dutenekin oroitzeko beharra azpimarratu.

Kanpaina honen helburua behar gehien duten pertsonei laguntzeko elikagaiak biltzea da. Bildutako elikagai guztiak Caritasi emango dizkiote ekimena bukatzen dutenean. Belaunaldien arteko elkar ezagutzea eta baloren transmisioa dira  'Ordizia Hiri hezitzailea' proiektuaren helburuetako batzuk, eta ekimen honekin gazteek elkartasunaren balioa zer den lantzen eta ikasten dute.

 

SASKI SOLIDARIOA 2018 KARTELA 001 copia

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image