Goazen Ordiziako Olinpiadak jokatu dira
Gaur goiz osoan zehar Goazen Ordiziako Olinpiadak jokatu dira. Toka, giza proba, erreleboak... hamaika jolas egin dira eguraldi eta giro paregabearekin. Talde hori, gorri, berde eta urdinetan banatuta, bakoitzak haren taldeko biserak jarrita egin ditu probak. Amaieran, bisera horiek jaso eta Afrikako Kellesensa eta Yoire Gobernuz Kanpoko Erakundeei bideratuko zaizkie. Hemen eguneko argazkiak: