Image
Image

'EKIMENA III' PROIEKTUAN PARTE HARTZEKO EPEA ZABALDU DA

Kurtsoaren helburu nagusia lana aurkitzea da, urtarrilean hasiko da eta sei hilabeteko iraupena izango du

Ordiziako Udalak enplegua sustatzeko II udal planaren baitan EKIMENA proiektuaren hirugarren edizioa martxan jartzeko deialdia egin du. Oraingoan lan bila dabiltzan edo negozioa martxan jarri nahi duten 15 parte-hartzaileei zuzenduta dago. Jose Miguel Santamaria alkateak, Iñaki Dubreuil Gizarte Ongizateko zinegotziak, Javier Elizetxea proiektuko arduradunak eta aurreko edizioan parte hartu zuen Aritz Perezek aurkeztu dute kurtso berria.

Izena emateko epea abenduan dago irekita. Izena eman nahi dutenek udal Arreta Bulegoan (astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13:30era) joan daitezke dagokion eskaera betez edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidera idatzi dezakete. Hautaketa prozesuan pertsona interesatuekin  informazio saioak eta elkarrizketak burutuko dira. Horrela eratuko da Enplegu eta Ekintzailetza faktoriako III. EKIMENA taldea.

BIGARREN OLINPIAR JOKOAK IZANGO DIRA OSTEGUNEAN ORDIZIAN

Datorren ostegunean, azaroaren 8an, “Goazen Ordizia  II. Olinpiadak” ospatuko dira 10:30ean hasita. Eguerdira arte iraungo du ekimen honek.

Arboledan elkartuko dira partaide guztiak eta lau taldetan banatuko dira. Gero desfile bat egingo dute plaza Nagusiraino. Hemen lau gune desberdinak antolatuko dira  eta hauetako bakoitzean joko batzuk praktikatzeko aukera izango dute partaideek.  Jolasen artean, toka, igel, aulki, jausgailu, zinta-kaxa eta zapi jokoak izango dira.

Ordiziako ikasleek parte hartuko dute eta hauekin batera nahi duen herritarrak, ez dago ez adin mugarik ezta gorputz fisiko mugik ere. Urritasun fisiko pertsonak ere parte hartu dezake, ikasle bakoitzak kide bat izango baitu laguntzeko joku ezberdinetan parte hartzeko. Ondo pasatzeko gogoak besterik ez da behar eta, gainera, kirola praktikatzen duzun bitartean, ezin hobea!!

Ekimenen honetan ez dira faltako giro ona, musika eta bukatzeko sorpresaren  bat ere bai.

‘FORMAN’ ETA ‘BIZITZEA NIRE BURUA AURKITZEA DA’, ZUHAIZTIREN PROGRAMA BERRIKO ESKAINTZAK

Udal arduradunek eta elkarteak norberaren ongizatea hobetzeko antolatutako jardueretan parte hartzera animatu dute

Ordiziako Zuhaizti zentroan kurtsoa hastear dago eta berriekin dator. Programa Gizarte Zerbitzuetako Udal arloarekin elkarlanean antolatu da eta aurten ‘Forman’ jarduera fisiko leuna proposatzen duen ikastaroa eta ‘Ondo bizi, hobeto sentitu: bizitzea nire burua aurkitzea da’ tailerra dira nobedade nagusiak. Biak Caixa Fundazioaren Gente 3.0 ekimenaren baitan dator. Iñaki Dubreuil zinegotziak, Rakel Bravo elkarteko presidenteak eta Kristina Altuna teknikariak ikasturtearen xehetasunak eman dituzte ezagutzera.

Zuhaizti zentroak Ordizian parte hartzeko eta elkarrekin egoteko gunea eskaintzen die jubilatu eta pentsionistei. ‘Parte-hartzaileen osasuna, ongizatea eta autonomia hobetzen laguntzeaz gain, bertaratzen direnen parte-hartze aktiboa eta berritzailea sustatzen da’, esan du Dubreuilek prentsa aurrean egin den aurkezpenean.

GOAZEN ORDIZIA! OSTEGUNETIK BUELTAN DA

Lagun artean oinez ibiltzeak duen onura goraipatu nahi du Udalak

Udako atsedenaren ondoren ostegun honetatik, irailaren 13tik, martxan da berriz Goazen Ordizia! ekimena. Ibiltari eta laguntzaile gehiago izateko asmoarekin dator ikasturte berri honetan.

Informatzeko edota saioa probatzeko ostegunetan 10:15ak aldera Udaletxeko arkupera hurbiltzeko eskatzen da. Mahai bat egoten da informatu ahal izateko. Lehendik ibiltzen direnak irteera 10:30ean abiatuko dela gogoratu behar dute, kartilan zigilua jarri eta taldeak egin ondoren.

Udalak ekimen honetan parte-hartzeak duen onura zabaldu nahi du, batez ere ibilbidea egiten laguntzean. Parte hartzera animatzen da, adin mugarik gabe, paseoan ibiliz eta batez ere, lagunduz.

Ibilbideak Zuhaiztiko tabernan du amaiera, kontuan partekatu eta indarrak hartzeko salda edo zukua hartuz.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image