ALARGUNEN PENTSIOEN DEBATEA ZUHAIZTIRA ERE IRITSI DA
Maite Bilbao Ordiziara etorriko da astelehenean egoerari buruzko datuak emateko
Emakume alargunen euskal eta estatuko federazioen lehendakaria den Maite Bilbao Ordizian egongo da astelehenean, martxoaren 5ean, Berdintasuneko udal arloak eta Zuhaizti zentroak gonbidatuta. Emakume elargunek bizi duten egoerari buruz arko da, honako izenburua izango duen hitzaldian: “Aitortutako miseria: alarguntzaren pentsioak”. Saioa interesatu guztiei zuzenduta dago eta 18:00etan hasiko da Zuhaiztin bertan.
Sare sozialen bidez herritar pentsiodunek pentsioen igoera miserablearen aurka hasitako mugimenduarekin bat egin dute emakume alargunek, euren pentsioak areagotzeagatik borroka eginez hamarkadak eramaten duten emakume alargunek. Emakumeek parterik okerrena eramaten dutela jakina delako, bere bizitzetako une ahulenean, heldutasunean alegia, beraien pentsioak infinituki baxuagoak dira.