BOLUNTARIOTZAREN ISPILU IZANGO DA ORDIZIAKO PLAZA NAGUSIA EKAINAREN 3AN OSPATUKO DEN AZOKAN
Hamalau erakundeek euren lana azalduko diete herritarrei
Datorren ekainaren 3an, larunbatean, Ordiziako eta Gipuzkoako boluntariotzaren eragileek Plaza Nagusian elkartuko dira euren lana ezagutzera emateko. Ordiziako Ongizate sailak antolatutako V Boluntariotzaren Azoka ospatuko dute hamalau elkarteek 10:00etatik 14:30tara. Arloko zinegotziak eta teknikariak, Iñaki Dubreuilek eta Lierni Irastorzak hain zuzen, ekitaldia ezagutzera eman dute hainbat elkarteetako ordezkariekin batera.
Boluntariotza gizartearen parte hartzeko eskariari erantzunez sortzen da. Gizartearen ongizatean sakontzen jarraitzea du helburu. Dubreuilen esanetan, Ordizian elkarteen sarea ‘oso aberatsa’ da eta ‘ehunka’ dira herriaren bizitzan neurri batean edo bestean lanean aritzen direnak edo parte hartzen duten ordiziarrrak...