Image
Image

GIZARTE-ONGIZATEAREN JARDUERETARAKO LAGUNTZA DEIALDIA IREKI DA

Guztira 26.300 euro banatuko dira

Ordiziako Udalak Gizarte-ongizatearen arloko eskumenetan eta jardueretan be­ren programak eta ekin­tzak gara­tzen dituzten entitateei zuzendutako diru-lagun­tzen deialdia egin du. Eskaerak abuztuaren 1erako aurkeztu behar dira.

Honekoei sektoreei dago zuzenduta:

Minusbaliotasuna - mendekotasuna; Familia eta haurrak; Kolektibo desfaboratuen gizarte-bazterketa eta gizarteratzea - pobrezia; Koordinazio sozio-sanitarioa; Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; Immigrazioa; Droga-mendekotasunak; eta Gizartearen intereseko beste batzuk.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak eta prozedura oinarrietan ezarritakoak dira. Oinarriak 2009ko mar­txo­aren 3an argitaratu ziren Gipuzkoako  aldizkari ofizialean.

ORDIZIAK BAT EGIN DU ERREFUXIATUEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN

Aurrera jarraitzen du Siriara sendagaiak bidaltzeko diru-bilketa kanpainak

Ordiziako Udala, migrazio eta aniztasun arlotik ekainean pertsona errefuxiatuen inguruan burutzen ari den kanpainaren baitan, Euskal Legebiltzarrak onartutako legez besteko 48/2016 proposamenaren ebazpenarekin bat dator, aho batez. Ebazpena ekainaren 20ean izandako Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari dagokion  adierazpen instituzionala da. Testuak honela dio:

ORDIZIAK KOOPERAZIO PROIEKTUAK EGITEKO LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALDU DU

Proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izango ditu

Ordiziako Udalak kooperazio proiektuak garatzeko laguntzak jasotzeko esKaera epea zabaldu du. Horretarako 75.000 euro bideratu dira. Proiektu bakoitzak gehienez 12.000 euro jaso ahal izango du.

Egitasmoen helburua hegoaldeko herrialde pobreetako biztanleriaren baldintza sozio-ekonomikoak hobetu eta garatzea izan behar da. Aukeraketa egiterakoan kontutan hartuko diren irizpideak dira proiektuaren kalitate teknikoa, egileen gaitasunak,  genero ikuspegiaren lehentasuna eta aurrekontua.

Eskaera Ordiziako herritarren arreta bulegoan (Kale Nagusia, 24) aurkeztu behar da, deialdia Gipuzkoako Boletin Ofizialean  atera denetik hasita 30 egun naturalen epean. Erabakia sei hilabete baino lehen hartuko da.

Aurtengo deialdia ekainaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da (atxikita pdf dokumentuan) eta araudia GAOn baita, 2012ko abuztuaren 21ean.

Argazkian, aurreko edizioan laguntza jasotako erakundeen ordezkariak.

KOOPERAZIOA_2016_COOPERACIÓN (pdf)

LAU PROIEKTU AURKEZTUKO DITU BIZI POZEK

Zahartze aktiboa sustatzeko Ordizian burutzen diren egitasmoen eskaintzarekin bat dator

Apirila eta maiatza bitartean Ordizian garatutako BIZI POZ programaren aurkezpena egingo da gaur 18:30tan Zuhaiztiko areto nagusian, herritar guztiei irekia. BIZI POZ herrian zahartzaro aktiboa sustatzeko eta honen inguruan existitzen den eskaintza osatzeko aukera bikaina izan da. Want Junior Enpresa bitartez garatu da, hau da, Mondragon unibertsitateko enpresagintza gradua.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image