ORDIZIA, ERREFUXIATUEKIN
Hilabetean zehar sentsibilizazio ekintzak eta sendagaiak erosteko diru bilketa egingo da
Nazioarteko Errefuxiatuen eguna dela-eta, Ordiziako Udaleko korporazioko ordezkariek ekainean zehar ospatuko den sentsibilizazio programa aurkeztu dute. Kanpaina honetan, besteak beste, Siriara sendagaiak bidaltzeko diru bilketa bat egingo da eta herritar guztiak animatu dituzte kanpaina honekin bat egitera. Udal ordezkariek Udalak bi etxebizitza prest dituela eman du jakitera, eskaera balego, errefuxiatuak hartzeko. Ordiziak gai honekiko duen sentsibilitatea ere azpimarratu dute, duela bi hamarkada Bosniatik etorritako errefuxiatuei egindako harrera gogoratuz. Oraingoan, Sirian eta hainbat lurraldeetan bizi den egoeraren berri ere eman dute.