ORDIZIAN BIZI DIREN EMAKUME ETORKINEN ESPAZIO MULTIKULTURALA
Deserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak (batez ere seme-alabena), bizileku berrian sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta abarrek, emakume etorkinak egoera ahul batean kokatzen ditu; eta tristezia, depresioa, estresa edota antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte.
Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate Sailek emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmoa martxan jarri dute, Garaipen - emakume euskaldun zein etorkinen elkarteak dinamizatua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzarekin.