Image
Image

TXAKUR KAKAK DENON ARDURA

Seinalea txakurrak igotzekoAuzoz auzoko antolamenduan txakurren gorotzen arazoa askotan aipatu zen, batez ere, Joseba Rezolako lorategietan eta Buztuntzako pasealeku inguruan

Ordizian txakur asko erroldatuta dagoela kontuan hartuta, beharrezkoa ikusten dugu ingurune garbi eta atsegin bat mantentze aldera hainbat aholku gogora ekartzea. 

Batetik, txakurrak lotuta joan behar dira toki publikoetan. Horrela, animaliak gustuko ez dituzten pertsonak gogaitzea eta txakurrak errepidea gurutzatzean edota lurreko edozer janda min hartzeko arriskua saihestuko dugu.

GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONEN SENITARTEKOENTZAKO IKASTAROA

agifeslogo1AGIFESek, Gipuzkoako Famili eta Eri Psikikoen Elkarteak, gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa antolatu du

Ikastaroa osatuko duten bilerak urtarrila eta martxoa bitarteko hainbat egunetan ospatuko dira. Beasainen emango dira ikastaroak, Udaletxeko Areto Nagusian. Loinazko San Martin Plaza 1. 

Ikastaroaren helburua da gaixotasun mentalen inguruko informazio eskaintzea batzuetan suertatu daitekeen familia giro kaotikoa alde batera utzi eta elkarbizitza hobetzea lortzeko. Ikastaroa arloan adituak diren 4 profesionalen esku egongo da.

 

  

BULAR MINBIZIAREN GOIZ DETEKTATZEA (HITZALDIA)

bular minbiziaKATXALIN, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkarteak, Udalaren laguntzarekin bular minbiziaren goiz detekzioari buruz hitzaldi informatiboa antolatu du. Hitzaldia, Donostiako Onkologiko Institutoko Drea. den, Arrate Plazaola-k emango du.

HITZALDIA:  BULAR MINBIZIAREN GOIZ DETEKZIOARI BURUZ INFORMAZIO HITZALDIA
EGUNA: ABENDUAK 11
ORDUA: 17.30TAN
LEKUA: D'ELIKATUZ 

ORDIZIAN BIZI DIREN EMAKUME ETORKINEN ESPAZIO MULTIKULTURALA

Ordiziako migrazioDeserrotzeak, familia ingurukoen banaketa fisiko eta emozionalak (batez ere seme-alabena), bizileku berrian sentitzen den bakardadeak, egoera ekonomikoak, lan prekarioak eta abarrek, emakume etorkinak egoera ahul batean kokatzen ditu; eta tristezia, depresioa, estresa edota antsietatea bezalako gaixotasunak jasaten dituzte.

Migrazio, Berdintasun eta Gizarte Ongizate Sailek emakume etorkinen errealitatera gerturatzeko egitasmoa martxan jarri dute, Garaipen - emakume euskaldun zein etorkinen elkarteak dinamizatua, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailaren laguntzarekin.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image