Image
Image

LARUNBATEAN ORDIZIA KOLORE (HERRITARREN TOPAKETAK)

URRIAK 6 eta 20, LARUNBATA, 16:00etan, Delikatuzen

thn imagenes22331a 150 0 False Ordizia Kolore herritarren arteko topaketak

Jatorri ezberdinetako ordiziarren artean elkar ezagutzeko elkargunera gonbidatuta zaude. Beste kultura eta pertsona batzuk ezagutzeko aukera zabaltzen zaigu. Irekia da, hau da, interesa duen orok parte har dezake. Urrian, bilguneak dinamizatzeko bi tailer egingo dira eta ondoren, gaiarekin erlazionatutako beste programetan parte hartu ahalko da. ANIMATU!
Haurtzaindegia egongo da.

Kontaktua:
Ainara Ormaetxea
Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Teknikaria
Nikolas Lekuona Plaza 2, 1. solairua (Barretxe Eraikina)
943 88 98 07 (9:00h – 13:00h)
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

IMSERSO- NAGUSIENTZAKO OPORRALDI PROGRAMA

imserso

IMSERSOko Nagusientzako oporraldi programan izena ematea irekia dago urriaren 9ra arte. Eskaerak telematikoki egitea gomendatzen dute.

Programaren informazio gehiago:  www.imserso.es  edo  901 10 98 99 telefonoan.

Hurrengo astelehenean, urriak 8, 10:30etatik 12:30ak arte Jubilatueneko Zibergelan arreta zerbitzua eskainiko da, lehenengo aldiz izena emango duten pertsona eta eskaera egiteko laguntza behar dutenentzat.

Beste urtetan programan parte hartu dutenei IMSERSOtik eskutitza zuzenean jasoko dute urria eta azaroaren artean.

Programan lehenengo aldiz parte hartu behar duenak edo aspaldian hartu ez duenak eskaera berri bat egin beharko du. Horretarako honako helbide elektronikoaren bitartez: https://sede.imserso.gob.es (paperezko eredua deskargatuz) edo honako helbidera bidaliz: Posta Kutxa: 10.140. 28080 Madrid. 

ERRETZEARI UZTEKO IKASTAROA

 

Erretzeari uzteko ikastaroaDatorren urriaren 10ean, asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan Beasaingo Udaleko Batzar Aretoan “Erretzeari uzteko Ikastaro” berri bat hasiko da Beasain, Ordizia, Arama, Altzaga eta Itsasondoko herritarrentzat. Izenemate epea zabalik dago urriaren 9ra arte eta Ordiziako zein Beasaingo Udaletako Gizarte Ongizatean egin daiteke zuzenean izenematea, baita telefonoz (943 80 56 10) edo e-mailez ere: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image