Image
Image

ORDIZIA KOLORE TALDEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

ORDIZIA KOLORENahi duenak hartu dezake parte

Ekainak 29, larunbata, 16:00etan, D´Elikatuzen elkartuko dira. Aurtengo ikasturtean eginiko ekintzak gogoratu eta ebaluatuko dira. Eta aurrera begira zer egin daitekeen ikusi nahi da.

UDAL ZERGEN DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

tasasEkainaren 15ean, larunbata, bukatzen da epea

Ordiziako Udalak jakinarazi nahi du hilaren 15a bitartean eska daitezkeela udal zergak ordaintzeko diru laguntzak. Udal zergen araudia eta 2013an kontuan izango diren gehienezko diru-sarreren taula hartuko ditu aintzat udalak diru-laguntza horiek banatzeko garaian.

IRAKURKETA MULTIKULTURALA GAUR

ORDIZIA KOLOREArratsaldeko 19:00etan Nikolas Lekuona enparantzan 

Ordizian, jatorri ezberdineko hainbat pertsona bizi dira eta guztion erronka, gizarte kohesioa edota elkarbizitza sustatzea da. Honekin batera, gogoratu behar da, migrazioaren fenomenoa, gizakia bezain zaharra dela eta gizakien izaerarekin lotuta dagoela.

ADINDUEN ESKUBIDEEI BURUZKO HITZALDIA

hitzaldia euskarazMarije Goikoetxearen eskutik hilaren 20an Jubilatuen Zentroan

NI NEU NERE BIZITZAREN JABE! Adinean nagusi izanik duintasun berean eta gure desberdintasunetan errespetatutak. Adinduen eskubideak babestea ardatz nagusia bilatu da azkenaldian talde horren eguneroko bizia hobetzeko sortutako plangintzetan. 

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image