Image
Image

‘ZURRUMURRUEZ!’ KANPAINAREN AURKEZPENA

2014-10-09 zurrumurruGaur zortzi hasita, migrazioari eta aniztasunari lotutako hitzaldiak egingo dira datozen lau ostegunetan

Ordiziako Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek parte hartu dute kanpainaren aurkezpenean

Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatuta, eta SOS Arrazakeriak bultzatutako 'ZurrumurruEZ!' kanpainaren barruan, gaiari lotutako lau hitzaldi egingo dira Ordiziako Barrena kultur etxean datozen lau ostegunetan. Igor Eguren alkateak, Belen Maiza Kultura eta Gizarte Ongizate zinegotziak, Jose Migel Santamaria EAJren bozeramaileak, Iñaki Dubreuil PSE-EEren bozeramaileak eta Ainara Ormaetxea migrazio eta aniztasun teknikariak parte hartu dute gaur goizean udaletxeko pleno aretoan egin den aurkezpenean.

ZUHAIZTI ZENTRO SOZIALEKO URTEKO PROGRAMAZIOA EKINTZAZ BETETA DATOR

2014-09-25 zuhaiztiDatorren astelehenean, hilak 29, programaren aurkezpena egingo da zentroko areto nagusian, 18:00etan

Dagoeneko urte osorako bi ikastarori hasiera eman bazaio ere, Zuhaizti zentro sozialeko urteko programazioa urrian abiatuko da bete-betean. Parte hartzea osasungarria da, edozein adinetan gainera! lemapean argitaratu den programak era askotako ikastaroak, hitzaldiak eta irteerak jasotzen ditu, beti ere, gizarte aktiboago bat lortze aldera antolatuak. Datorren astelehenean aurkeztuko dute programazioa Zuhaiztiko areto nagusian, 18:00etan.

ZUHAIZTI ZENTRO SOZIALA. 2014-2015 PROGRAMAZIOA (PDF)

LEGAZPIKO SAILKATZE PLANTAN ETA ARRIARANGO EDATEKO UREN ARAZTEGIAN IZAN DIRA ZUHAIZTIKOAK

2014-05-15 legazpiZuhaizti zentro sozialaren Kultur Bideak ekimenaren maiatzeko irteera izan da

Ordiziako Zuhaizti zentro sozialeko 28 lagun Legazpiko sailkatze planta eta Arriarango edateko uren araztegia bisitatzen izan dira aste honetan. Legazpiko plantan ontzi arinak sailkatzeko prozesua nola den azaldu zieten, eta Arriaranen uraren zikloaren eta araztegiaren funtzionamenduaren berri eman zieten, besteak beste. Hamaiketako bat eginez borobildu zuten irteera.

HASI DIRA ‘ONGI ETORRI ORDIZIARA!’ INFORMAZIO SAIOAK

2014-05-06 ongietorri Saioen helburua Ordizia eta Euskal Herria ezagutu, eta jatorri ezberdineko herritarrekin harremanak izatea da

Gaur goizean egin da Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak antolatutako 'Ongi Etorri Ordiziara!' ekimenaren lehen informazio saioa. Ekainaren 26a bitarteko astearte eta ostegun goiz guztietan elkartuko dira Barrenan. Oraingo txanda honetan 17 lagunek parte hartuko dute: gehien gehienak Nepal eta Pakistango jatorria dute, baina tartean Maroko, Sahara eta Mexikoko jatorria dutenak ere badaude. Informazio saio hauen helburua Ordiziari eta Euskal Herriari buruzko ezagutza zabaltzea da, eta jatorri ezberdinetako ordiziarrekin harremanak izatea.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image