Image
Image

ORDIZIAKO UDALAK GARAPENERAKO LANKIDETZA LAGUNTZAK BANATU DITU

2014-12-01 GKEUdalak 87.000 euro bideratu ditu zortzi proiektu babesteko

Joan den ostiral eguerdian udaletxeko pleno aretoan egin zen ekitaldi batean banatu zituen Ordiziako Udalak aurtengo ekitaldiari dagozkion garapenerako lankidetza laguntzak. Aurten, 87.152, 26 euro banatuko ditu gobernuz kanpoko zortzi erakunderen artean. Denera 14 proiektu aurkeztu dira aurkeztu dira aurten, eta kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak emateko arautegiarekin bat eginez, zortzi proiektu babestea hobetsi du. Diru-emate ekitaldia Belen Maiza Gizarte Ongizate zinegotziak gidatu zuen, eta GKEeko ordezkariek esker oneko hitzak izan zituzten Ordiziako Udalarekiko.

‘BIZILAGUNAK’, BERTAKO ETA ATZERRIKO JATORRIKO PERTSONEN ARTEKO ELKARTZEAK SUSTATZEKO EKIMENA

2014-11-24 familiaSOS Arrazakeriak sustatuko ekimenak Goierriko 10 familia elkartu ditu

Atzo, azaroak 23, SOS Arrazakeria erakundeak sustatutako Bizilagunak ekimeneko bazkariak egin ziren Goierriko hainbat etxetan. Guztira bertako eta atzerriko jatorriko 10 familiak egin zuten bat ekimenarekin, eta baita dinamizazio lanetan aritu ziren laguntzaileak ere. Goierriko kasuan, Nikaragua, Pakistan, Nepal, Ekuador, Argentina, Ordizia, Beasain, Lazkao, Itsasondo eta Zaldibiako pertsonak elkartu ziren.

EL SALVADORREKO ETA EUSKAL HERRIKO EMAKUMEEN SEXU ETA UGALKETA ESKUBIDEAK AZTERGAI

2014-11-06 blbDatorren asteazkenean, hilak 12, mahai-inguru bat eta dokumental baten proiekzioa egingo dira Barrenan, 18:30ean hasita

El Salvadorreko emakumeen sexu eta ugalketa eskubideen inguruko mahai ingurua egingo da datorren asteazkenean, hilak 12, 18:30ean, Barrena Kultur Etxeko areto nagusian. El Salvadorreko emakumeen egoeraz eta azken urteetan eman diren kasu lazgarriez hitz egiteaz gain, solasaldian Gipuzkoa mailan ematen ari diren emakumeen ahalduntze, beraien eskubideen sustatze eta indarkeria prebenitzeko ekimenen inguruan azterketa egingo da, baita ere.

MIREN ETXEZARRETAK ITXIKO DU BIHAR ‘ZURRUMURRUEZ!’ HITZALDI ZIKLOA

2014-11-05 mirenetxezarreta'Kapitalismoa eta immigrazioa: begirada sozio-ekonomikoa' hitzaldia Barrena kultur etxean izango da, 18:30ean

Bihar arratsaldean, 18:30ean, Miren Etxezarreta ordiziarrak egingo duen hitzaldiarekin emango zaio bukaera Ordiziako Udaleko Aniztasun eta Migrazio sailak antolatutako 'ZurrumurruEZ!' hitzaldi zikloari. 'Kapitalismoa eta immigrazioa: Begirada sozio-ekonomikoa' hitzaldian, besteak beste, migrazioen azkeneko kausak aztertuko dira, azaletik, migrazioaren garapena eta iraunkortasuna ebaluatu ahal izateko.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image