GARAPENERAKO LANKIDETZA LAGUNTZAK BANATU DITU ORDIZIAKO UDALAK
GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeen artean 77.672 euro banatu ditu udalak
Ordiziako Udalak garapenerako lankidetza laguntzak banatu dizkie GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeei, gaur eguerdian udaletxeko pleno aretoan egin den ekitaldian. Guztira 15 proiektu aurkeztu dira, eta horietako zortziri diru laguntza ematea onartu zuen azaroaren 28ko osoko bilkurak, 77.672 euro guztira.