Image
Image

MAJORI ZUZENDARI LANPOSTURAKO PROZESUA GAINDITU DUTEN HAUTAGAIEN ZERRENDA

Majori fatxada 1Bi laneguneko epea dago erreklamazioak aurkezteko

Majori Kiroldegia S.M.ko zuzendari lanposturako aukeraketa prozesuaren barruan, 2013ko uztailaren 4ko bileran kalifikazio epaimahaiak erabaki zuen hautaketa prozesua gainditu duten hautagaien zerrenda argitaratzea, beti ere, puntu gehien lortu duenetik hasita eta oinarrietako 8. artikuluarekin bat etorriz.

ORDIZIA KOLORE TALDEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

ORDIZIA KOLORENahi duenak hartu dezake parte

Ekainak 29, larunbata, 16:00etan, D´Elikatuzen elkartuko dira. Aurtengo ikasturtean eginiko ekintzak gogoratu eta ebaluatuko dira. Eta aurrera begira zer egin daitekeen ikusi nahi da.

UDAL ZERGEN DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

tasasEkainaren 15ean, larunbata, bukatzen da epea

Ordiziako Udalak jakinarazi nahi du hilaren 15a bitartean eska daitezkeela udal zergak ordaintzeko diru laguntzak. Udal zergen araudia eta 2013an kontuan izango diren gehienezko diru-sarreren taula hartuko ditu aintzat udalak diru-laguntza horiek banatzeko garaian.

IRAKURKETA MULTIKULTURALA GAUR

ORDIZIA KOLOREArratsaldeko 19:00etan Nikolas Lekuona enparantzan 

Ordizian, jatorri ezberdineko hainbat pertsona bizi dira eta guztion erronka, gizarte kohesioa edota elkarbizitza sustatzea da. Honekin batera, gogoratu behar da, migrazioaren fenomenoa, gizakia bezain zaharra dela eta gizakien izaerarekin lotuta dagoela.

logo ordizia bizi herria

Image
Image
Image